Gamarrako Atea kalea zirkulazioarentzako astebetez itxiko dute asfaltatze-lanak direla eta
Mozketak ostegunean, hilaren 15ean, hasiko dira Artapadura eta Kantabrikoaren hiribidea artean
Gamarrako Atea kalea berritzeko lanak direla eta, eta galtzada asfaltatzeko lanak egin ahal izateko, otsailaren 15etik, ostegunetik, hilabete bereko 22ra, ostegunera, arte, Gasteizera iparraldetik sartzeko bide hori zirkulazioarentzat moztuta egongo da. Eragina jasango duen tartea Artapadura kalearen eta Kantabrikoaren hiribidearen artekoa izango da. Hiritik ateratzeko erreia baliogabetuta geratuko da eta sartzekoak mantenduko dira. Hala, inguruan dauden pabilioietako, tailerretako edo kontzesionarioetako jarduera erraztuko da.
Lanak hasteko aukeratu duten data ez da kasualitatearen ondorioa izan. Izan ere, Baskoniak etxean partidarik jokatuko ez duen eta, horrenbestez, Buesa Arena barrutirako joan-etorriak urriak izango diren astea aukeratu dute. Eragina jasango duten eta beren jarduera Gamarrako eta Betoñuko industrialdeetan garatzen duten enpresei aldaketa horien eta bide alternatiboen berri emango zaie hurrengo egunotan. Gorabeherarik ez bada eta eguraldia ona bada, hilaren 23an, ostiralean, berrezarriko da zirkulazioa.
Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotzi eta alkateorde Beatriz Artolazabalek agerraldia egin du Batzordean beste hainbat gaiz gain, obraren inguruko ñabardurak azaltzeko. Hala, lehen bi egunetan, ostegunean, hilaren 15ean, eta ostiralean, hilaren 16an, galtzada fresatuko dute eta sartzeko bi errei egokituko dituzte. Astelehen eta asteartean, asfaltatze-lanak egingo dituzte eta sartzeko bi errei izatetik, bat izatera igaroko dira. Obrek irauten duten bitartean, irteteko erreia beti egongo da itxita. Azken bi egunetan, asteazkenean, hilaren 21ean, eta ostegunean, hilaren 22an, Kantabrikoaren hiribidearen eta Artapaduraren arteko bidegurutzean egingo dituzte lanak.
“Enpresei bide-mozketei, ordutegiei edo alternatibei buruzko oharrak emateaz gain, gidariek ikusgai izango dituzte alboko bideetan beste desbideratze batzuk hartzeko eta, hala, zonalde hori ez zeharkatu behar izateko argibide zehatzak”, adierazi du zinegotziak.
Gamarrako Atea asfaltatzeko lanek, gainera, eragina izango dute garraio publikoan; izan ere, ibilbide hori egiten duen Tuvisaren lineak, 9.ak, ere desbideratu beharko du eta gaur egun Gamarrako Atean dauden bi geltokiak zerbitzuz kanpo geratuko dira aste honetan.
Gamarrako Ateko lanak abuztu amaieran hasi zituzten mendebaldeko espaloia berrituta. Orain, berriz, bide hori eta bidegurutzea asfaltatzeko lanekin jarraituko dute. Lan horietarako inbertsioa ia 600.000 eurokoa izan da.
Temas
Más en Sociedad
-
Berdintasunaren aldeko konpromisoa
-
Dos detenidos por robar a unos turistas alemanes dos relojes de más de 200.000 euros
-
Euskadi moviliza a su comunidad científica para convertir la investigación en valor social
-
Detenido por agredir sexualmente a su hermano de tres años y contagiarle una enfermedad venérea