Ertzaintzak kamioien eta autobusen ikuskapena indartuko du Euskadin
Urriaren 30etik azaroaren 5era bitartean kamioien eta autobusen baldintza teknikoak aztertuko dituzte
Ertzaintzak kamioien eta autobusen zaintza eta kontrola indartuko ditu urriaren 30etik azaroaren 5era bitartean, eta arreta berezia eskainiko die ibilgailuen baldintza teknikoei, Euskadiko errepide-sarean istripuei aurrea hartzeko. Kanpainaren helburua da erabilera publikoko errepideetan zirkulatzeko araudi bidez ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatzea. Batez ere ikuskatuko dituzte:
- Ibilgailuen Azterketa Teknikoa.
- Argiak.
- Pneumatikoen egoera.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailetik azpimarratu zutenez, zehazki, Estíbaliz Olabarri Trafikoko zuzendariaren arabera, “Ibilgailua behar bezala mantentzea oinarrizkoa da segurtasuna ziurtatzeko. Horregatik da funtsezkoa IATn baldintza horiek ziurtatzea, bai eta baimendutako mekanika-lantegietan aldian behin azterketak egitea ere, matxurak eta istripuak saihesteko”.
Bestalde, "baimendutako gidatze-orduak gainditzen diren eta ezarritako atsedenaldiak egiten diren ere egiaztatuko dute, bai eta takografoak funtzionatzen duen edo manipulatu egin den ere erregistroak faltsutzeko eta polizia-kontrolak saihesteko", azpimarratu zuten Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailetik eta gaineratu zuten: "Horrez gainera, salgaien garraioan zainduko dute ea baimendutakoa baino zama handiagoa daramaten eta zama behar bezala lotuta dagoen".
Azkenik, aipatzekoa da kanpaina hau trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urterako programatu diren "45 kanpainen egutegiaren barruan egingo da", ondorioztatu zuen Eusko Jaurlaritzak.
Temas
Más en Sociedad
-
Indemnizan con 56.000 euros a un paciente que quedó estéril tras una quimioterapia sin ser informado del riesgo
-
Un menor de 14 años atropella a un policía local en Sanlúcar de Barrameda
-
Investigan como un presunto caso de violencia de género el asesinato de una mujer en Sevilla
-
El peligro invisible del calor nocturno: "El cuerpo entra en una fase de deterioro"