Bi atxilotuta ontzi baten atoia lapurtzeagatik
Gaur goizaldean Ertzaintzak 19 eta 29 urteko bi gazte atxilotu ditu Zierbenan
Gaur goizaldean Ertzaintzak 19 eta 29 urteko bi gazte atxilotu ditu Zierbenan, portuan ontzi baten atoia lapurtzeagatik. Bestalde, horietako bati agiriak faltsutzearen delitua ere leporatu diote, lapurtutako atoia lotu dion ibilgailuaren matrikula manipulatu izanagatik. Herritarren laguntzari esker jakin du Ertzaintzak Zierbenako portuan zutoin bati kate batekin lotuta zegoen ontzi baten atoia lapurtu dutela. Polizia-baliabideak adierazitako lekura zihoazenean, berriemaileak emandako deskribapenarekin bat zetorren atoi bat zeraman bat ibilgailu batekin gurutzatu dira, eta inguruan zegoen kontrol batean geldiarazi dute.
Ibilgailua gelditu dutenean, agenteek egiaztatu dute aurreko eta atzeko matrikulak manipulatuta zeudela, zenbakiak aldatuta baitzeuden. Gainera, auto barruan buru-beroki bat eta katea mozteko erabilitako zizaila aurkitu dituzte.
Horren guztiaren aurrean, bi pertsonak atxilotu dituzte indarra erabiliz lapurreta egiteagatik, eta autoaren gidariari dokumentuak faltsutzearen delitua ere leporatu diote matrikula manipulatzeagatik.
Bestalde, Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak, bi gizon atxilotu ditu udal-barruti horretan emakume baten aurkako sexu-erasoan ustez parte hartu zutelako. Bi gizonak agintari judizialaren eskuetan jarri dituzte, eta biak aske utzi dituzte kautelazko neurriak ezarrita.
Orain dela hamabost egun, Ertzaintzak asteburuan Getxon gertatu zen sexu-eraso baten berri izan zuen. Erasotzaileak bi izan ziren, eta hirugarren bat ere bazegoen aktiboki parte hartu ez bazuen ere.
Ertzaintzako agenteek eta Getxoko Udaltzaingoak, egindako ikerketaren ondorioz identifikatu eta aurkitu ahal izan zituzten ustezko bi erasotzaileak, eta bat pasa den asteazkenean atxilotu zuten Getxon eta bestea atzo arratsaldean. Ertzain-etxean zegozkion eginbideak bete ondoren, bi gizonak Getxoko Guardiako Epaitegira eraman zituzten, eta epaileak aske uzteko agindua eman zuen kautelazko neurriak ezarrita.
Temas
Más en Sociedad
-
Detenido un padre por secuestrar a su hija en Mallorca y ocultarla en un maletero hasta Kosovo
-
Indemnizan con 56.000 euros a un paciente que quedó estéril tras una quimioterapia sin ser informado del riesgo
-
Un menor de 14 años atropella a un policía local en Sanlúcar de Barrameda
-
Investigan como un presunto caso de violencia de género el asesinato de una mujer en Sevilla