Arabako Foru Aldundiko Zaharberrikuntza Zerbitzuak, Ignacio Aldecoa Kultur Etxearekin batera, "martes de patrimonio" hitzaldi zikloa antolatu du.
Azarotik otsailera bitarteko sei asteartetan, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, "Martes de Patrimonio. Una mirada a su estudio y conservación" zikloa eskainiko da. Ziklo honen helburua zaharberrikutza zerbitzuaren lana eta hura zaintzearen garrantzia ikusaraztea da, Araban hain ezagunak ez diren ondare gaiei buruzko ikuspegi berri bat eskainiz.
Hitzaldiak honako hauek dira:
- Azaroak 14: Liburu honen aurkezpena: Las reliquias de Mártioda Aintzane Erkizia, Gorka López de Munain, Cristina Aransay.
- Azaroak 28: Aquí hay gato encerrado: Florián Katua. Paloma López Sebastián.
- Abenduak 12: Nuestros muros están pintados. Diana Pardo San Gil.
- Urtarrilak 9: Estética y técnica: Sedas y lacas en las armaduras de samuráis. Isabel Ortiz de Errazti eta Ruth Valentín Herrero
- Urtarrilak 23: Retos de la conservación del Arte Contemporáneo. Emilio Ruiz de Arcaute.
- Otsailak 6: Historia e importancia de los papeles pintados en los edificios. Los papales pintados de la torre de Martioda. José Cortés Arjona.
Horiek guztiak asteartetan izango dira, 19:00etan, gaztelaniaz, eta sarrera librea izango da, lekuak bete arte.
Liburutegien Eguna
Bihar, urriak 24, Liburutegien Eguna ospatuko da. Aurtengo leloa "Komunitateak ehuntzen" izango da. Egun horretan azpimarratu nahi da liburutegiek zer funtsezko zeregin betetzen duten gure komunitateen barruan lotura sendoak eraikitzen. Erakunde horiek konektatzeko eta ikasteko zentroak dira, eta historiak, esperientziak eta ezagutzak dira herritar guztiak lotzen dituzten hariak.
Liburutegia ez da liburuz betetako eraikina soilik: taupadaka ari diren bihotzak dira gure komunitateen barruan, topaguneak eta solasguneak dira. Liburutegien Egunak mota guztietako liburutegi guztiek erabiltzaileak konektatzeko, laguntza eta lankidetza sareak sortzeko, herritarren parte-hartzea eta elkarrizketa sustatzeko, eta kultura eta ezagutza herritar guztien eskura jartzeko egiten duten lana nabarmentzen du, haien adina, generoa, arraza edo bizilekua edozein dela ere.
Alde horretatik, Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak biharko bi jarduera aurreikusten ditu egun horren inguruan.
- Lehenik eta behin, Arantza Cordero eta Ixabel Aguirresoraberen bisita antzeztua, publiko guztientzat, euskaraz 18: 30ean eta gaztelaniaz 19:30ean, sarrera librearekin lekuak bete arte.
- Bigarrenik, Enrique Loyolaren umorezko monologo bat, "Mis libros favoritos" izenekoa, 19:00etan.