13 jarduera, urteko azken hiruhilekorako
Agendak antzerki-lanak, zineforuma, prozesu parte-hartzaileak, giza liburutegiak, solasaldi-kafeak eta abarrak biltzen ditu
‘Elkarrekin bizitzen ikasi’ programak 2023-2024ko ikasturte berriari ekin dio eta, lehen aldiz, jardueren eskaintza hiruhilekoka aurkeztuko du. Lehen fasea urritik abendura bitarte egingo da eta Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak 13 jarduera bildu ditu. Gasteiztarrek heziketa-saioetan, antzerki-lanetan, zineforumean, prozesu parte-hartzaileetan, giza liburutegietan, solasaldi-kafeetan eta abarretan parte hartzeko aukera izango dute.
“Elkarrekin bizitzen ikasi elkarbizitzarako gunea da. Bertan, hiritarrek elkarri eragiteko, informazioa eskuratzeko, gaitzeko, eztabaidatzeko eta elkarrekin elkarrizketa eta gogoeta egiteko sortutako guneak izateko aukera izango dute. Gure helburua da elkarbizitza eraikitzea, topaketa sustatzea eta aniztasunei balioa ematea, eta edozein diskriminazioaren aurka borroka egitea. Programa honen bidez, tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari lotuta dauden balioak sustatzen lagunduko dugu”, adierazi du Bizikidetza eta Aniztasunaren zinegotzi Pascual Borjak.
Aldi berean, Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren bidez, ‘Elkarrekin bizitzen ikasi’ programak hirian zurrumurruen aurkako sareak ehuntzen jarraituko du. Hala, Zurrumurruen Aurkako Estrategiak talde eragilearekin eta helburu hauek dituzten pertsonekin eta erakunde laguntzaileekin lanean jarraituko du: alde batetik, elkarbizitza hobetzea; eta, bestetik, gorroto-diskurtsoak diskurtso alternatibo eta argumentatibo bihurtzea, estereotipoetatik eta aurreiritzietatik aldenduta.
Beste nolabait esanda, elkartuta dauden bi proposamen dira, edozein diskriminazio motaren aurkako borroka modu eraginkorragoan sustatzea xede dutenak.
Programa urriaren 19an jarri zen abian ‘3ren Artean Zineforuma’ izenekoarekin. Lehen filma ‘Mi país imaginario’ izan zen eta datorren asteazkenean, urriaren 25ean, jarraituko du ‘Emozioak, gatazkak eta elkarbizitza. Adierazpena tresna gisa’ izeneko mintegiarekin. Jarduera hori HEIrekin, Herritarren Eskola Irekiarekin, elkarlanean egiten da eta beste bi saio egingo dira azaroaren 8 eta 15ean. Koldo Viok, Álvaro Mambrillak, Carlos Romerak eta Pablo Cuevak hartuko dute parte.
Abetxukuko gazte-klubak (Mablan) ‘Zurrumurruen Aurkako Solasaldi-Kafea’ antolatu du azaroaren 10eko 18:30ean, eta Arriaga gizarte-etxean izenburu hau duen mintegia jasoko du azaroaren 16an, 18:00etan: ‘Funtsezko 7 puntu migrazioei buruzko narratiba berriak sortzeko’. Vanesa Martín antropologoa izango da bertan.
Florida zinema-aretoek, bestalde, ‘Las buenas compañías’ filma eskainiko dute azaroaren 23ko 19:00etan ‘3ren Artean Zineforuma’ jardueraren baitan. Bestalde, azaroaren 21ean, 18:30ean, Lakua gizarte-etxean ‘Zurrumurruen aurkako giza liburutegiak’ jarduera egingo dute.
Azaroaren 24 eta 25ean, Zurrumurruen Aurkako bi prestakuntza-eskaintza egingo dira Simone de Beauvoir elkarteen etxean. Hilaren 24an, 18:00etan, ‘Alternativas al discurso del odio’ izenburupean eskainiko dute lehenengoa Abdulaye Sarr-ekin (helduen erreferenterik gabeko gazte migratzaileei arreta emateko teknikaria) eta Itziar Gorostidirekin (hezkuntza arloko arduraduna) batera; aldiz, azaroaren 25ean, 10:00etan, ‘La construcción cultural de las categorías’ gaia jorratuko dute Andrea Ruiz antropologoarekin.
Abenduan, hilaren 1 eta 2an, Zurrumurruen Aurkako beste bi prestakuntza-saio egingo dira Simone de Beauvoir elkarteen etxean. Bertan, gai hau sakonduko dute Asier Gallastegiren eskutik: ‘Habilidades prácticas para el diálogo y la comunicación’. Abenduaren 1ekoa 18:00etan izango da, eta abenduaren 2koa 10:00etan.
Abenduaren 18an, aldiz, antzerkiaren txanda iritsiko da bi proposamen interesgarrirekin. Barlovento Teatroren ‘Migraaantes’ Félix Petite antzokian, eta ‘Zelako marroia!’ Aldabe gizarte-etxeko liburutegian, Ane Gebararekin eta Aitor Vinagrerekin. Biak 19:00etan izango dira.
Temas
Más en Sociedad
-
Denuncian "violencia policial" en la muerte del joven de Santurtzi
-
Tres detenidos, uno de ellos menor, por una presunta violación grupal a tres jóvenes en Zaragoza
-
Detenida por presuntamente maltratar y mantener en condiciones deplorables a sus tres hijos
-
La IA, un aliado para los interioristas del siglo XXI