Eustaten datuen arabera, 2023ko irailean, Euskal AEko landetxeetako sarrera-kopurua % 2,5 jaitsi da joan den urteko hil beraren aldean, eta ostatu-gauak, berriz, % 0,5. Urtetik urterako aldakuntza horiekin, 18.864 sarrera izan dira irailean, eta 45.257 ostatu-gau. Atzerritar jatorriko sarrerak % 20,7 igo dira joan den urteko irailarekin alderatuta, eta 2023ko irailean Euskal AEko landetxeetan izandako sarrera guztien % 33,7 izan dira. Atzerritar jatorriko ostatu-gauak, berriz, 2022ko irailaren aldean % 31,4 igo, eta guztizkoaren % 31,9 dira.
Lurralde historikoak aztertuz gero, Araban sarrerak % 8,0 gehitu dira; Gipuzkoan, aldiz, % 4,9 jaitsi dira, eta Bizkaian % 3,0. Ostatu-gauei dagokienez, urtetik urterako balioetan, Araban %22,3 gehitu dira; Bizkaian, berriz, % 8,2 gutxitu dira, eta Gipuzkoan % 0,5.
Euskal AEn establezimendu mota horretan egindako batez besteko egonaldia 2,40 egunekoa izan da 2023ko irailean, joan den urteko hil berean izandako egonaldiaren gainetik, orduan batezbestekoa 2,35 egun izan baitzen. Batez besteko egonaldiak adierazten du zenbat egun ematen dituzten bidaiariek batez beste gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean, eta ez Euskal AEn guztira zenbat egun ematen dituzten.
Plazakako betetze-maila 2022ko iraileko maila berean mantendu da: % 33,0. Gelen betetze-maila, aldiz, pixka bat igo da urtetik urtera (ehuneko 0,3 puntu), eta azken hil honetan % 38,3an kokatu da.
Apartamentu turistikoetan, 2023ko irailean, 18.815 sarrera erregistratu dira, eta, ondorioz, 61.096 ostatu-gau izan dira. Datu horiek joan den urteko iraileko datuekin alderatuta, sarrerak % 27,0 gehitu dira, eta % 17,4 ostatu-gauak.
Apartamentu turistiko esaten zaio ustiapeneko enpresa-unitate bakar batek bloke edo multzo gisa eskaintzen duen ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, hau da, helburu turistikoetarako aldi baterako eskaini, merkaturatu edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 39,9 eta ostatu-gau guztien % 40,6 atzerritar jatorriko bisitarienak dira. Izan ere, irailean urtetik urterako % 48,2ko eta % 22,4ko hazkundeak izan dira, hurrenez hurren.
Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,25 egunekoa izan da 2023ko irailean, 2022ko irailekoa baino txikiagoa, 3,51 egunekoa izan baitzen EAE osoan. Araban, establezimendu-mota horretako batez besteko egonaldia 5,08 egunekoa izan da; Gipuzkoan, 4,91 egunekoa, eta, Bizkaian, 2,29 egunekoa.
Plazakako betetze-maila, Euskal AEn, % 42,0 izan da azken hilean, hau da, ehuneko 1,1 puntu gehiago 2022ko irailean baino. Apartamentukako betetze-maila, ehuneko 1,4 puntu igo, eta % 71,2n kokatu da.
Euskal AEko aterpetxe turistikoetan, sarrerak urtetik urtera % 9,4 jaitsi dira 2023ko irailean; guztira 20.392 sarrera izan dira, eta 36.195 ostatu-gau ekarri dituzte. Ostatu mota horretan, Bizkaian 21.481 ostatu-gau izan dira, Gipuzkoan 14.132 eta Araban 582.
Aterpetxe turistikoetako egonaldiaren batez besteko iraupena 1,77 egunekoa izan da 2023ko irailean Euskal AE osoan, eta plazakako betetze-maila, urtetik urtera ehuneko 3,3 puntu jaitsi, eta % 35,8 izan da.