Laguntza soziosanitarioko protokolo berria
Udalak, Aldundiak eta Osakidetzak lankidetza eta koordinazio protokoloa sinatu dute arreta soziosanitarioan
Udalak, Aldundiak eta Osakidetzak lankidetza eta koordinazio protokoloa sinatu dute arreta soziosanitarioan.
Hala, protokolo horren helburu nagusia da komunikazioa eta lankidetza erraztea osasun-arreta eta arreta soziala aldi berean eta koordinatuta behar duten pertsonak zaintzen diharduten Gizarte Zerbitzuetako eta Osasuneko taldeen artean.
Horrela, protokoloak kasuen komunikazioa eta "koordinazioa indartu eta arintzeaz gain", elkarrekin esku hartzeko programak eta proiektuak diseinatzen, ezartzen eta ebaluatzen lagundu nahi du. Era berean, bi eremuetako erakundeen eta profesionalen artean informazioa trukatzea sustatuko du, bai programei dagokienez, bai baliabideei eta zerbitzuei dagokienez, eta osasun-sistemetako eta gizarte-zerbitzuetako lantaldeen baterako prestakuntza sustatuko du.
Ekitaldian Sistemetako profesionalen arteko koordinazioaren garrantzia eta konfidentzialtasuna izeneko hitzaldi nagusia eman du Begoña Román Maestrok, Filosofian doktorea eta Kataluniako Gizarte Zerbitzuen Etika Batzordeko presidenteak. Protokoloa aurrerapauso nabarmena da hiru erakundeen arteko ekintzak abian jartzeko, osasun-zerbitzuak nahiz gizarte-zerbitzuak behar dituzten pertsonen arreta modu integratu eta eraginkorragoan koordinatzeko, profesionalen arteko loturak sendotuz eta laguntza-sare sendoago baterako eta onuradunen bizitzako etapa guztietan arreta-kalitate handiagoa izateko oinarriak ezarriz.
Ekitaldian izan dira, besteak beste, Rosa Pérez Osakidetzako zuzendari nagusia, Gorka Urtaran Gizarte Politiketako foru diputatua eta Raimundo Ruiz de Escudero Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako zinegotzia.
Temas
Más en Sociedad
-
Desactivan tres botes explosivos en dos centros educativos de Bizkaia
-
Errespetuzko elkarbizikitza akustikoa sustatzeko kanpaina abiarazi du Donostiako Udalak
-
Una hoja de ruta para tratar un tumor cerebral incurable que afecta a jóvenes
-
Detienen a tres hombres en Girona por presuntas agresiones sexuales a menores de 16 años