Kultura Arabako bazter guztietara eramateko Vital Fundazioak duen ‘Vital Araban zehar’ ekimena Aramaion, Artziniegan, Luzuriagan, Albainan, Gesaltza Añanan, Arluzean, Argantzunen eta Kripanen izango asteburu honetan da, zazpi musika-emanaldiren eta antzezlan baten eskutik.
Programazioa gaur, ostirala, hasiko da Aramaion. 19:00etan, Herriko Plazan, Erromintxelak taldea arituko da. Lau arrasatearrek eta bergarar batek sortu berri dute talde hori, eta guztiek dituzte musika ikasketak, eta irakasle dihardute bai musika eskoletan, bai Euskal Herriko kontserbatorioetan. Jon Garciak (gitarra eta ahotsak), Iñigo Zubizarretak (Manouche gitarra), Mikel Maniegak (tronpeta), Jokin Vitoriak (perkusioa) eta Dr. Moranxek (kontrabaxua) urteak daramatzate bluesa elkarrekin inprobisatzen, eta instrumentu akustikoak erabiltzen dituzte publikoari dantzarazteko. Swing musikaren ezaugarririk elkarrizketarako irekienetan eta dantzagarrienetan oinarrituta, gipsyarekin batutako abesti paregabeak eskaintzen dituzte, eta haien erritmo frenetikoek XX. mendeko Parisko putetxe eta kasinoetara eramaten dituzte entzuleak.
Ordu batzuk geroago, 22:00etan, Artziniegako udal pilotalekuan, ‘Aldakan beltz' seikoteak musika beltzeko kontzertua eskainiko du. Musika horren errepertorioan cumbia, funk, samba, afrobeat, blues, songo, gospel... aurkituko ditugu, publikoari dantzarazteko eta gozarazteko helburuz.
Antzerkiak inauguratuko du larunbateko jardunaldia. 18:00etan, Luzuriagako plazan, Bapatean Zirkok Adabaki lana antzeztuko du, clown ikuskizuna nazioarteko hizkuntzan: keinua. Pailazo bi horien jokoak emozioz, ikaraz, kolpez eta magiaz betetako unibertso batera eramaten du publikoa, non garrantzitsuena ez den istorioa, bien arteko harremana eta euren korapiloak baizik. Egunkari, pilota, maleta eta adabakien artean, sorpresaz eta kez betetako mundu batera eramango dute publikoa pertsonaiek.
Ondoren, musikaren txanda izango da berriro. 19:00etan Albainako frontoian La Orquestina MV taldeak joko du. Molto Vivace-ren eskutik, ganbera musika eta haize eta perkusio instrumentuetarako dantza musika zabaltzeko sortu zen talde hori: tronpeta bi, saxoa, tuba eta bateria, musika estilo eta genero ezberdinetako obren moldaketak interpretatzen. Ordu berean, Arluzeako plazan, ‘Vital Araban zehar’ programako ohiko taldeak arituko dira: ‘Lobo &Carmine’, euren country bertsioen eskutik. Bikote akustiko hori bere ikuspegitik barneratzen da genero horretan, testuei abesti baten lerro melodikoei adina garrantzi edo garrantzi handiagoa emanez, eurena izan zein beste artista batena izan.
Gesaltza Añanako plazan, 19:30ean, La Movidaren bertsioez gozatuko du publikoak, eta 21:30ean, Argantzungo errotan, Ruta 21 arituko da. Era berean, La Movida taldeak emango dio amaiera asteburuari, igandean, 20:00etan, Kripango Barbakana plazan.
‘Vital Araban zehar’ programa XIX. edizioa betetzen ari da uda honetan eta 106 emanaldi eskainiko ditu orotara, Arabako sei kuadrilletako 50 udalerritako 69 herritan (67 Araban eta bi Trebiñun). Ekimen kultural hau sortu zenetik Lurralde Historikoko udalerri guztietara (Gasteizera izan ezik, proposamenetik kanpo geratu baita) eta Trebiñuko Konderriko udalerri bietara iritsiko den bigarren aldia da. Udalek erakutsitako askotariko zaletasunei erantzutea du helburu eta, aldi berean, Arabako talde nahiz artistei aukerak eskaintzea.