Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan, uztailaren 1ean, hodei gehiago agertuko dira eta euri apur bat egingo du. Behe-hodeiak zabaldu egingo dira eta une askotan lainotuta egongo da, batez ere Kantauri isurialdean, eta bertan tarteka zaparrada batzuk edo zirimiria egin ditzake.

Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea ibiliko da, asteartean baino biziago, eta tenperaturak behera egingo du, batez ere hegoaldean. Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 19 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 24 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasbazterrean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, bereziki arratsaldean, eta itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:21ean eta 18:36an izango dira, eta itsasbehereak 00:49an eta 12:23an. Uraren tenperatura 24 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

BALORAZIOA

Zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu, bereziki Kantauri isurialdean; Araba hegoaldean zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua agertuko da. Kantauri isurialdean euria edo zaparrada txikiak egingo ditu noizbehinka Kantauri isurialdean. Baliteke zirimiria egitea noizean behin Mediterraneo isurialdean, goizaldean eta goizean. Ipar/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, arratsaldean bolada gogor batzuekin Araban. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez. Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira, bereziki Mediterraneo isurialdean.