Maturana-Berastegi Jauregia Hispania Nostraren Zerrenda Berdean sartu da
Higiezinean egindako kontsolidazio-lanei esker, Zerrenda Gorritik atera da, lehen zituen arriskuak desagertu direlako
Maturana-Berastegi Jauregia Hispania Nostra elkartearen Zerrenda Gorritik atera eta Zerrenda Berdera igaro da Gasteizko Udalak barrualdean egindako leheneratze-lanen ostean eraikinak zituen arriskuak desagertu direlako, Gasteizko Udaletik azaldu dutenez.
Burututako lan horiek dira Hiri Ereduaren eta Hirigintzaren zinegotziak, Borja Rodriguezek, zehaztu duenez, “2024an amaituko den egonkortze estrukturalaren eta inguratzailearen” proiektua da abian jari aurretik egin beharreko pausoa. “Datorren urtean hasiko dira eraikinak behar dituen birgaitze-lanak eta horietarako 138.437 euroko inbertsioa egingo da”.
Elkarteko batzorde zientifikoak Maturana-Berastegiko esku-hartzearen dokumentazioa berrikusi du, eta uste du “eraikina erabat leheneratzeko hasiera bikaina” dela, eta ahalegin horri esker, Zerrenda Gorria utzi eta Zerrenda Berdera igaro da.
Hispania Nostraren helburua kultur ondarea defendatu eta baloratzea da eta Zerrenda Gorrian, abandonatuta eta arriskuan dagoen ondare historikoaren berri ematen du. Zerrenda Berdea osatzen dute dagoeneko leheneratu diren ondasunek, eta Maturana Berastegi bertan sartu da azken lan horiei esker.
XVI. mendeko oinetxean kontsolidazio-lanak egin dira, eraikina gehiago honda ez dadin. Batez ere, Hedegile kaleko fatxada egonkortzen eta altxatuta zeuden fatxadako hegalak eta oso hondatuta zeuden euskarri-mentsulak leheneratzen aritu dira. Bestalde, 2021ean eraitsi zen estalki-zatia ere berreraiki da.
Bestalde, bi gune egokitu dira: ataria eta garai bateko kotxe-tokia. Bisitariei harrera egiteko prestatu da kotxe-tokia eta jauregiaren historia eta eraikinaren jabe izan diren familiak ezagutzeko antolatu ohi diren bisita gidatuak egiteko abiapuntua da.
Maturana-Berastegi zaharberritua bisitatzeko aukera ‘Jauregien ibilbidea’ izenekoaren barruan kokatzen da, Erdi Aroko erdiguneko eraikin errenazentista nagusiak ezagutzeko egitasmoan.
Temas
Más en Sociedad
-
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea maiatzaren 8an hasiko da
-
Descubren un nuevo fármaco que podría cambiar el tratamiento del cáncer de páncreas para siempre
-
No, la sangre donada en España y sus derivados no se vende en países extranjeros, es un bulo
-
China cierra la investigación sobre el origen del covid-19 y apunta a EEUU