Zer dira GIBa eta HIESa?
Hies-a Giza Immunoeskasiaren Birusak (GIB) eragindako infekzioaren egoera aurreratua da
Hies-a Giza Immunoeskasiaren Birusak (GIB) eragindako infekzioaren egoera aurreratua da. Pertsona bat infektatzen denean, GIBa bere sistema immunologikoko zeluletan sartzen da, bereziki T4 linfozitoetan, eta pixkanaka hauek suntsitzen ditu.
Osakidetzatik azaktzen dutenez, iInfekzioaren hasieran, eta hilabete batzuetatik urte batzuetara luza daitekeen denboran, sistema immunea gai da defentsarako nahikoa zelula produzitzeko eta birusaren erreplika kontrolatzeko. Baina une batean birusek defentsak gainditzen dituzte, sistema immunitarioak okerrera egiten du eta immunoeskasia gertatzen da. Gorputzak jada ezin die aurre egin normalean kalterik egiten ez duten infekzioei eta gaixotasunei. Une horretan, hartutako immunoeskasiaren sindromea edo hies-a agertzen da. Hies-a, beraz, GIB bidezko infekzioaren modu aurreratua da.
Pertsona batek hies-a duela esaten da GIBak haren sistema immunitarioa eraitsi duenean eta "infekzio oportunistak” deitutakoak agertzen direnean. Errepikatzen den pneumonia eta tuberkulosia dira infekzio oportunisten adibideak.
Azken urteetan aurrerapen handiak egin dira birusaren jarduera geldiarazten duten tratamendu antirretrobiraletan, birusaren eragina atzeratuz edo, zenbaitetan, eragin hori saihestuz.
Organismoaren lau jariakinek bakarrik dute GIB kontzentrazio nahikoa birus hori kutsatzeko: odolak, semenak, baginako fluxuak eta ama-esneak. Horrek esan nahi du GIBa hiru modutara kutsa daitekeela: sexuaren bidez, odolaren bidez eta umeak amaren esnea hartuz.
Sexuaren bidez: preserbatiborik gabe, baginako, uzkizko edo ahoko sarketa ematen den sexu-harremanetan. Uzkizko sarketak dauka arrisku handiena; horren ondoren, baginako sarketak. Ahoaren eta genitalen arteko erlazioak ez dira hain arriskutsuak GIBerako, baina bai sexu-transmisioko infekzioetarako; Odolaren bidez: infektatutako odolarekin kontaktuan egon diren xiringak, orratzak edo edozein tresna zorrotz partekatzean; Amaren eta umearen artean: emakume batek GIBa duenean umeari haurdunaldian, erditzean edo edoskitzean kutsa diezaioke. Hala ere, gaur egun, mediku-kontrol egokia eta tratamendu antirretrobiral bat jarraituz arrisku hori ia desagertu egin da.
Temas
Más en Sociedad
-
Muere un hombre de 41 años a causa de una reyerta con arma blanca en Mérida
-
Detenido por amenazar y agredir sexualmente a una menor durante más de dos años en Palma
-
Detenida por liderar junto a su pareja y su madre una red internacional de prostitución
-
Detenido un clan familiar por ocupar la casa de un hombre de 90 años y estafarle 14.000 euros en Zaragoza