Sarrerak % 44,2 igo dira landa-ostatuetan
Eustaten datuen arabera, apartamentu eta aterpetxe turistikoetan sarrerak % 58,7 eta % 24,7 igo dira, hurrenez hurren
Euskal Automia Erkidegoko landa-ostatuetan, 2023ko martxoan, sarrera-kopurua % 44,2 hazi da, aurreko urteko hil beraren aldean, eta gaualdiak % 35,9. Urte arteko hazkunde horiekin, sarrera-kopurua 10.824koa izan da, eta gaualdiena 22.116koa martxoan.
Aurreko urteko martxoaren aldean % 9,5 hazi ondoren, atzerritar jatorriko sarrerak Euskal AEko landa-ostatuetan 2023ko martxoan erregistratutako sarrera guztien % 9,3 dira. Gaualdien kasuan, aldiz, atzerritar jatorrikoak guztizkoaren % 10,6 dira, nahiz eta % 12,8 jaitsi diren 2022ko martxoaren aldean.
Lurraldeen arabera, 2023ko martxoan, sarreren urte arteko igoerak % 55,1 izan dira Gipuzkoan, % 54,4 Bizkaian eta % 5,8 Araban. Gaualdiei dagokienez, % 56,3ko hazkundea izan da Bizkaian, % 34,2koa Gipuzkoan eta % 16,7koa Araban.
"Euskal AEn, establezimendu-mota horietan, batez besteko egonaldia 2,04 egunekoa izan da martxoan, hau da, 2022ko hil berean batez beste izandako 2,17 eguneko egonaldia baino txikiagoa. Batez besteko egonaldia dagokio bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egunen kopuruari, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldiaren guztizko iraupenari", azaldu dute txostenean.
Plazen eta logelen okupazio-mailak ehuneko 5,8 eta 5,6 puntu igo dira, hurrenez hurren. Plazen arabera neurtuta, % 18,5ean kokatu dira, eta, logelen arabera neurtuta, % 21,8an.
Apartamentu turistikoei dagokienez, "2023ko martxoan 10.541 sarrera izan dira, eta 39.536 gaualdi. Aurreko urteko martxoaren aldean, sarrerak % 58,7 gehitu dira, eta gaualdiak % 26,8".
Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten azpian eskainitako ostatu-unitate bakoitzari.
Temas
Más en Sociedad
-
Un policía municipal de Madrid en moto atropella a tres jóvenes durante el Orgullo
-
Euskadi abre el superordenador cuántico de IBM a empresas y entidades públicas
-
Fallece una mujer de 36 años tras ser alcanzada por la hélice de una embarcación frente a la costa de Jávea
-
Pese a la polémica, la nota media de Euskara en la PAU ha quedado por encima de Historia, Química y Matemáticas