Emakumeek historiari egindako ekarpena
'Euskadiko ondare arkeologikoaren (BER)irakurketa feminista: Berdintasuna Historian genero-ikuspegiari esker' izeneko azterlana aurkeztu da aste honetan
Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak aste honetan aurkeztu du Euskadiko ondare arkeologikoaren (BER)irakurketa feminista: Berdintasuna Historian genero-ikuspegiari esker izeneko azterlana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanetarako emandako bekaren emaitza. Aurkezpenean parte hartu zuten Emakunderen zuzendari Miren Elgarrestak eta ikerketaren egileetako batek, Teresa Campos-Lópezek. Emakundeko zuzendariak azpimarratu zuen beharrezkoa dela genero-ikuspegia eremu guztietan aplikatzea, eta azpimarratu zuen garrantzi berezia duela arkeologia bezalako eremu batean, haren bidez irakurtzen baitugu iragana.
Honako museo hauek aztertu dira ikerlanean: BIBAT Gasteizen, Oiasso Museoa Irunen eta Arkeologi Museoa Bilbon. Ikerketak ondorioztatzen duenez, "ez dago emakumeen presentzia argirik museo arkeologikoen kontakizunean, eta haien edukiak joera androzentriko argia du. Azterlanaren arabera, "joera hori zuzendu egin behar da genero ikuspegiaren bitartez", bestela "emakumeen ekarpenik gabeko diskurtso historikoa legitimatzen baita". Hala ere, ikerketak aitortzen du "gero eta kontzientzia handiagoa dagoela" arkeologiaren esparruan ere genero-ikuspegia bezalako metodologiak aplikatzen dituzten planteamenduetarantz aurrera egiteko nahia. Aipatzekoa da, adibidez, "alderdi positibo gisa, museoetan hezkuntza-eskaintzan egiten den lana, genero-ikuspegia duten ikasleentzako programen bidez, positiboki baloratutako beste jarduera batzuen artean".
Azterlanak museotan eskaintzen den kontakizunean hobetu beharreko guazak aipatzen ditu: adibidez, gizonak beren komunitateetako funtsezko eragile gisa aurkezten dira, eta emakumeak, berriz, ez dira funtzio politiko-sinbolikoak garatzen agertzen: "genero-estereotipo tradizionalen arabera egindako diskurtsoak transmititzen dira oraindik ere, eta maskulinitate hegemonikotzat hartzen duguna soilik bistaratzen da horietan. Maskulinotasunaren zentraltasuna ikusgai dauden objektuetan ere islatzen da, eremu femeninoei dagozkienak bigarren mailako zerbait bezala erakutsiz, zerbait osagarria, erreferentzia puntualen bidez aurkeztua; eta zentraltasuna eta garrantzia gizonen jarduetarako gordez. Planteamendu horrek maskulinoa generikoki gizatiar gisa katalogatzen laguntzen du, gizona unibertsalarekin identifikatuz", ondorioztatu zuten.
Temas
Más en Sociedad
-
Investigan un posible homicidio imprudente en la muerte de la niña electrocutada en una cama elástica de Murcia
-
Cientos de personas claman contra el turismo masivo en Donostia, Barcelona y Granada
-
Reto solidario de Gonzalo Pérez: "El corazón rebosa de alegría al ver el recibimiento"
-
Talentua sustatzen duten enpresak eta eragileak bilduko dira 'Bizkaia with the talent' topaketan