Eskola-inguruneek doako aparkaleku espresak arautzeko parkimetroak izango dituzte
Ingurune seguruak sustatzeko helburuarekin
Eskola-inguruneetako segurtasuna handitzea eta ingurune seguruagoak bihurtzea. Helburu horrekin, Gasteizko Udalak hamabost minutuko aparkaleku espresak jarriko ditu hirian. Horretarako, parkimetroak jartzen ari dira eremu horietan. "Gasteizko Udalak denbora darama eskola-ingurune seguruak sustatzeko lanean Neurri ugari (bidegorri berriak, oinezkoentzako pasabidea, galtzada-estutzeak, familiek TUVISAren aparkaleku publikoak erabil ditzaten abonamenduak) biltzen duen estrategia horren barruan, hirian 15 minutuko doako aparkaleku espresak egokitzen ari dira", esan eta gaineratu dute Gasteizko Udaletik: "Errazago erabili, identifikatu eta kontrolatu ahal izateko, Trafikoaren Zerbitzua gune horietan parkimetroak jartzen ari da. Doako aparkaleku espresetako erabiltzaileek txartelak atera besterik ez dute egin beharko, inolako ordainketarik egin gabe".
Ildo beretik jarraituz, toki hauetan instalatu dituzte edo instalatuko dituzte parkimetroak: Inmaculada Concepción Ikastetxearen ondoan, Maiatzaren Lehenaren kalean (Abetxuko); San Viator ikastetxearen eta San Andres gizarte-etxearen ondoan, Argentina eta San Viator kaleetan (Gazalbide); Mariturri HLHIren ondoan, Leza kalean (Zabalgana); NClic School ikastetxearen ondoan, Unibertsitateko ibilbidean (Zabalgunea); Karmeldarren ikastetxearen ondoan, Foru eta Lope de Larrea kaleetan (Zabalgunea); Eskolapioak ikastetxearen ondoan, Jacinto Benavente kalean (Judizmendi); Salburua HLHIren ondoan, Elorriagako Atea kalean eta Brusela hiribidean (Salburua); Abendaño ikastolaren ondoan, Gustavo Maeztu margolariaren eta Mauro Ortiz de Urbina margolariaren kaleetan.
Temas
Más en Sociedad
-
Detienen a un hombre por provocar un incendio forestal en Barcelona
-
BiziPark bizikletentzako aparkaleku seguru berria jarriko dute EHUko Leioa-Erandio campusean
-
Atendidas 20 personas en Euskadi como consecuencia de la altas temperaturas registradas este lunes
-
Descubren nuevas claves biológicas de la enfermedad de Huntington