ENLIGHT Europako Unibertsitate Aliantzaren (Euskal Herriko Unibertsitatea Aliantzaren kide da) lehen Impact Conference hasi berri da. Hasiera ekitaldian, Bizkaia Aretoan, Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, eta Cisca Wijmenga, Groningeneko Unibertsitateko (Herbehereak) errektorea eta ENLIGHTeko Gobernu Kontseiluko egungo presidentea izan dira.
“Biltzarraren helburuak bat datoz ENLIGHTekin, gure unibertsitate-sare europarrarekin: bizi-kalitate zuzena, jasangarritasuna eta konpromiso globala sustatzea, goi-mailako hezkuntza eraldatuz. Aukera ona da inpaktu-kontzientzia nola handitu eztabaidatzeko, inpaktua ebaluatzeko ikuspegi desberdinei buruz partekatzeko eta ikasteko, inpaktuak bultzatutako ikerketa-agenda komunak sustatzeko oztopoak eta aukerak eztabaidatzeko, eta, azkenik, unibertsitate-aliantzak nola ari diren inpaktua sortzen eta Europako hezkuntza eta ikerketa arloak eraldatzen ulertzeko”, adierazi zuen Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak bere hitzaldian atzo. ENLIGHTen Inpaktuari buruzko lehen konferentzia hau UPV/EHUk antolatu du, martxoaren 30ean eta 31n, Bizkaia Aretoan, eta inpaktuari buruzko nazioarteko aditu nagusiak bilduko ditu, ekosistema akademikoaren barruan eta kanpoan, unibertsitateen jarduera-espektro osoan eragina integratzea ahalbidetuko duten ikuspegiak eztabaidatzeko, hezkuntzan, ikerketan, berrikuntzan edo gizarte-konpromisoan.
Hitzaldian honako hauek eztabaidatu dira: nola areagotu kontzientziazioa, ezagutza-maila eta ekintzara igarotzea, erakunde akademikoen eta horien langileen inpaktuari dagokionez; inpaktua ebaluatzeko ikuspegi desberdinak partekatuko dira; inpaktuari begira ikerketa-programa komunak sustatzeko dauden oztopo eta aukerak aztertuko dira; eta, azkenik, begiratuko da unibertsitate-aliantzak nolako inpaktua sortzen ari diren eta nola aldatzen ari diren Europako Hezkuntza eta Ikerketa Guneak.