Proiektuaren helburua natura zaintzea da, ekintza txikien bidez eta ekintza bakoitza zabalduz. Kontua da tokian jardutea, helburuak maila globalean lortzeko.  Hala, Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat programaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta Arabako Mendialdeko Kuadrillara bideratuko da. Vital Fundazioa, Arabako Foru Aldundia eta Murgiako LHII ditu buru ekimenak eta zazpi herritako proposamen berriak jaso ditu dagoeneko, eta aurreko urteetan parte hartu zuten 15 udalerritan jarduten jarraituko du.

2023ko edizioan honako proposamen hauek nabarmentzen dira: Haranako partzuergoa ezagutzera ematea, gaur egun inguruan bizi direnek duela 200 urte mendia nola bizi eta kudeatzen zen jakin dezaten; XVIII. mendean landatutako ehun urtetik gorako gaztainondoen iraunkortasuna sustatzea; edo Mendialdeko animalia eta landare bereizgarrien garrantziaz sentsibilizatzea. 2023rako deialdia zabalik dago biodibertsitatea hobetzeko ekintzak sustatu nahi dituzten Arabako Mendialdeko toki-erakundeentzat. Ekimena garatu den 2 urteetan, 29 jarduera egin dira 28 udalerritan, eta 1.205 pertsonak hartu dute parteVital Fundazioak, Arabako Foru Aldundiak eta Murgiako LHIIk lurraldeko biodibertsitateari eustea dute helburu, bertako bizilagunak partekatuko diren ingurune naturaleko esperientzien bidez inplikatuz. Hurbiltasunaren ikuspegitik, programak belaunaldien arteko trukea eta eskualde bakoitzeko eragileen (bizilagunak, ikastetxeak elkarte ekonomikoak…) parte-hartze aktiboa sustatzen ditu, baita erabiltzen ez diren jarduerak eta lanbideak berreskuratzea eta ondarea berreskuratzea ere.