Síguenos en redes sociales:

Etxebizitza libreen alokailuen xehetasunak eskuragarri

Eusko Jaurlaritzak web-orrialde berri bat sortu du heritarrek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako alokairuen prezio errealak jakiteko

Etxebizitza libreen alokailuen xehetasunak eskuragarri

Zein da alokairuko etxebizitzen prezioa Gasteizen? Zenbat etxebizitza daude alokairuan Araban edo Bizkaian? Zein auzotan da preziorik altuena beste auzoekin alderatuta? Erantzun fidagarria eta zehatza bilatzea ez da beti erraza izaten. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak web orrialde berri bat sortu du, herritarrek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden alokairu libreen benetako datuak kontsultatzeko.

Horrela, eta ildo beretik jarraituz, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak aurkeztu du herritarrek parke pribatuko alokairuen datu errealak eskuratzeko webgune berri bat. Tresna berriak Alokairu Merkatuaren Estatistikaren (AME) azken eguneratzekoaren datuak erabiltzen ditu, 2021eko bigarren hiruhilekokoak. “Tresna berri honen bidez, alokairuaren merkatu libreari buruzko xehetasunak ikus daitezke auzoaren (10.000 biztanletik gorako herrietan), herriaren, eremu funtzionalaren edo lurralde historikoaren arabera, geolokalizatutako datu objektiboekin”, azaldu zuten sailetik. Webgunean agertzen denez, Euskadin ohiko etxebizitza gisa erabiltzen diren etxebizitzen alokairu berriak hilean 711 eurokoak dira batez beste, eta metro koadroko prezioa 9,5 eurokoa da. Datuen arabera, alokairuek %1,4 egin dute gora eta metro koadroak %1,6, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Estatistika honen xehetasunak herritarrentzat ireki den www.euskadi.eus/emalen dauden mapen eta grafikoen bidez azter daitezke. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzako sailburuak azaldu zuen etxebizitzak alokatzea eta horri buruzko informazioa bilatzea gai sentikorra dela, eta biztanleriaren ehuneko handi bati interesatzen zaiola eta kezkatzen duela. Horregatik, bere sailak espekulazioei aurre egiteko edo erabaki zuzenak hartzeko abian jarri duten ekimen berria eta proiektu berria baloratu zituen. Horri dagokionez, sailburuak azpimarratu zuenez, “etxebizitzaren gaiak herritar asko arduratzen eta kezkatzen ditu, eta baliagarria eta komenigarria da zalantzak argituko dituen eta espekulazioei aurre egingo dien egiazko informazioa izatea oinarridun erabakiak hartzeko”. Horregatik, eta etxebizitza-politika publikoetan erabakiak hartzeko eta jarraipena egin ahal izateko, Sailak AME eta web-orri berria sortu ditu. Azken tresna horretan sasoiko etxebizitzen eta lokalen prezioen bilakaerari buruzko informazio gehigarria ere badago. AMEren helburua da Euskadiko etxebizitzen alokairu libreko kontratuei lotutako fidantza-gordailuen kopurua eta hileko errentak ezagutzera ematea. Estatistika fidantzen eta alokairu-kontratuen erregistroan jasotako datuetan oinarritzen da; izan ere, 2015etik errentamendu bakoitzeko nahitaez fidantza jarri behar baita bertan. 2021eko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, erregistroan alokairu libreko 67.033 kontratu daude, eta horietatik 64.123 ohiko etxebizitzak dira –gainerakoak sasoiko etxebizitzei edo familia bakarreko etxebizitzei dagozkie–.

Lurraldeen arabera

Web orri berritik adierazi dutenez eta lurralde historikoki dagokionez, Arabako ohiko etxebizitzen alokairuen 9.227 fidantza daude erregistroan, hau da, ia guztiaren %14,4. Gasteizen dago Euskadiko merkatu libreko alokairu-fidantzen ia %12 izanda. “Lurralde historikoen arabera, erregistroan ohiko etxebizi-tzen alokairuen 9.227 fidantza daude Araban (guztien %14,4). Gasteizen biltzen dira Euskadiko merkatu libreko alokairuen fidantzen %11,9. Auzoz auzo aztertuta, Abetxuko da alokairu merkeenak dituena, eta San Martin garestienak dituena”, adierazi zuten. Bizkaiko lurralde historikoan, Etxebizitza Sailak ohiko etxebizitzen 30.366 fidantza ditu erregistratuta (Euskal Autonomia Erkidegoko guztien ia erdia, % 47,4). Bilbok ditu Euskadiko fidantzen % 18. Bizkaiko hiriburuan Indautxu da auzorik garestiena eta Iturrigorri-Peñascal merkeena.

Gipuzkoaren kasuan, 24.530 fidantza daude (guztien %38,3). Donostiak 7.944 kontratu ditu, Euskadiko fidantzen %12,4. Donostian Martutene da auzorik merkeena eta Aiete-Lugaritz garestiena. “Era berean, estatistikan ikus daiteke 2.500 biztanletik beherako udalerrietan alokairu-kontratu berriak batez beste 529,8 eurokoak direla, eta 40.001 biztanletik 100.000 biztanlera bitartekoetan 711,9 eurokoak”, ondorioztatu zuten Eusko Jaurlaritzatik.Horrela, Eusko Jaurlaritzak tresna bat gehiago jarri nahi die Gasteizen edo Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hiri edo lurraldetan etxebizitza bat alokatu nahi duten pertsona guztiei, herritarrek etxebizitza bakoitzaren xehetasunak alderatu eta ikus ditzaten etxebizitza bat aukeratu aurretik.

Xehetasunez

Web-orrialdea. Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak aurkeztu du herritarrek parke pribatuko alokairuen datu errealak eskuratzeko webgune berri bat. Tresna berriak Alokairu Merkatuaren Estatistikaren (AME) azken eguneratzekoaren datuak erabiltzen ditu, 2021eko bigarren hiruhilekokoak. “Tresna berri honen bidez, alokairuaren merkatu libreari buruzko xehetasunak ikus daitezke auzoaren (10.000 biztanletik gorako herrietan), herriaren, eremu funtzionalaren edo lurralde historikoaren arabera, geolokalizatutako datu objektiboekin”, azaldu zuten sailetik. Webgunean agertzen denez, Euskadin ohiko etxebizitza gisa erabiltzen diren etxebizitzen alokairu berriak hilean 711 eurokoak dira batez beste, eta metro koadroko prezioa 9,5 eurokoa da. Datuen arabera, alokairuek %1,4 egin dute gora eta metro koadroak %1,6, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Estatistika honen xehetasunak herritarrentzat ireki den www.euskadi.eus/emalen dauden mapen eta grafikoen bidez azter daitezke. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzako sailburuak azaldu zuen etxebizitzak alokatzea eta horri buruzko informazioa bilatzea gai sentikorra dela, eta biztanleriaren ehuneko handi bati interesatzen zaiola eta kezkatzen duela. Arabako ohiko etxebizitzen alokairuen 9.227 fidantza daude erregistroan, hau da, ia guztiaren %14,4.