- “Ez dut asko hitz egingo kantuaz beraz; izan ere, kantua entzun behar da eta bakoitzak abesti honek iradokitzen dion mezua jasan behar du”. Horrela hasi egin zuen bere hitzaldia 22. KORRIKA-ren abestia den HitzEkin-ren zuzendari artistikoa izandako Nerea Urbizuk kanta honen aurpezkenean. Dena den, bai azpimarratu zuen oso presente euki izan duela “pandemiak ekarritako egoera arraro, berezi eta ezohiko hau kantua egiteko garaian” eta abestiak baita “egoera horri erantzuna” egiten diola ere; azken finean, “abestiak emozio asko biltzen ditu”, eta hori dela eta, asko hunkitu da Urbizu haren sorkuntzan murgildu denean. Azaldu zuen bezala, “abestiaren mezu nagusietako bat zailtasunen aurrean borrokari eta ekiteari eustea da”. Azkenik, bere mintzaldiari amaiera bat emateko, “jendeak KORRIKA-rekin gozatzen duen bezala HitzEkin entzutearekin modu berdinean gozatu ahal izatea” desiratu izan zuen .

Hitzekin, hitzekin, hitzekin...

Oinetakoak lotu

eta utzi oinei libre,

belarretan ortozik,

bilakatzen bide.

Mapetatik harago,

mundu asko dago.

Sentitutakoa...

Sentitu ta hitzekin.

Ta berriro egin

Korrika zurekin,

arantzak erauzteko

elkarren ederrez.

Ta berriro egin

mundua zurekin...

Euripean kantari,

ibiltzen ikasi;

ez egon atertu zain

eta korrika hasi.

Berdin da non hasten den,

Orain beti da hemen.

Pentsatutakoa...

Pentsatu ta hitzekin.

Ta berriro egin

Korrika zurekin

arantzak erauzteko

elkarren ederrez.

Ta berriro egin

mundua zurekin

beti baitago norbait

hitz ekiteko prest

Hitzekin, hitzekin, hitzekin...

Hitzekin, hitzekin, hitzekin...

Zurekin... Hitzekin, zurekin...