- Manuel Lezertua Arartekoak (Euskadiko Herriaren Defendatzailea) Eusko Legebiltzarrean ohartarazi zuen atzo "zaurgarritasun egoera larria" bizi dutela 18 eta 23 urte bitarteko 900 gazte migratzaile inguruk. Gazte horiek familia-erreferenterik gabe bizi dira Euskal Herrian, "kaleko" egoeran, eta administrazio publikoek "erantzun egokirik eman gabe".

Lezertuak telematikoki hartu zuen parte atzo Eusko Legebiltzarreko Gizarte eta Gazteria Politiken Ba-tzordean, Elkarrekin Podemos-IUk eskatuta, Euskal Herriaren Defentsarako Arartekoaren Euskal Herrian familia-erreferenterik ez duten gazte migratzaileak azterlanaren ondorioak eta gomendioak azaltzeko.

Elkarrekin Podemos-IUko parlamentari Iñigo Martínezek nabarmendu zuen txosten honek "kolektibo babesgabe" baten egoera aztertzen duela, eta uste du "urrun dagoela Euskadiko herritar gisa dituzten eskubideak bermatzetik".

Azterlanak dioenez, Euskadin, 18 eta 23 urte bitarteko 900 gazte inguru daude, gehienak Marokoko eta Saharaz hegoaldeko jatorria duten gizonezkoak, egoera administratibo irregularra dutenak.

Gehienak "kale" egoeran daude, familiaren edo komunitatearen laguntzarik gabe. Erdiak, gutxi gorabehera, babesik gabeko adingabeen egoitza batean egon dira aurretik.

Euskadiko politika publikoek gazte horien beharrak zenbateraino betetzen dituzten aztertu ondoren, txostenak gomendioak ematen dizkie euskal administrazio eskudunei. Hala, gazte horien "emantzipa-tzeko oztopo" nagusietako bat atzerritarra izatea dela dio, eta Arartekoak Estatuko Administrazio Orokorrarekin "elkarrizketan eta koordinazioan sakontzea" gomendatu zuen. Gainera, Eusko Jaurlaritzari eskatu zion lan-baimen administratiboa Euskadira transferitzeko.

Era berean, Arartekoak Eusko Jaurlaritzari gomendatu zion, emantzipazio-prozesuetan euskal gazteei lagun-tzeko politiken esparruan, gazte migratzaile horiei zuzendutako estrategia integrala egin dezala, Europar Batasunetik kanpoko atzerritarra izatearekin lotutako "eragozpen batzuk" aurkitzen baitituzte.

CEAR-Euskadi. La asociación CEAR-Euskadi cumple 25 años con una labor de apoyo a las personas refugiadas que llegan al País Vasco que va más allá de la asistencia jurídica gratuita. CEAR-Euskadi se registró en 1996 por su fundador y presidente, Javier Galparsoro, quien ya colaboraba con CEAR (Comisión Española de Ayuda al Refugiado) y un grupo de estudiantes de derecho ante el aumento de la llegada de refugiados por el conflicto bélico de los Balcanes. La asociación ha atendido a más de 40.000 personas procedentes de al menos 90 países.