Corresponsal

- Angelu eta Miarritzen, Ipar Euskal Herrian biztanle gehien biltzen dituzten hirietan, euskararen erabilera sustatzeko Mintzalasai festibalaren bederatzigarren edizioa ospatuko dute irailaren 21etik 27ra. Osasun krisia izan arren, 30 taldetan dabiltzan euskaltzaleek hainbat ekitaldi prestatu dituzte ba-tzuentzat euskaraz aritzeko aukera bakarrenetarikoa delako. Viviane Itursarri euskara teknikaria da Miarritzeko herriko etxean eta Mintzalasai ekimenaren antola-tzaileetarik bat.

Mintzalasai bezalako ekimenak daude Euskal Herri osoan, zergatik da berezia?

—Baionaldean euskara menpera-tzen dugunen kopurua biziki apala uste dugu maiz, baina 15.000 lagun gara. 2.450 haurrek eta 550 helduk euskara ikasten dute hemen. Euskara deskubritu edo ikasten dutenei eta dakitenei bilguneak eta kultur eskaintza eskaini nahi dizkiegu. Aurten testuinguru berezia dugunez, ohiko 45 hitzorduak ezin ditugu ospatu baina hogeita hamar bat antolatuko ditugu halere. Miarri-tzeko itsas erakustokia euskaraz bisitatu ahal izanen da, dastaketa gastronomikoak eginen ditugu, esku lan tailerrak proposatuko dira eta Lander Garrok intsumisioari buruz egindako dokumentala erakutsiko dugu.

Izurritearengatik euskarak ere astindua jasan ote du?

—Argi da baietz. Ikastegiak edo helduen euskarazko ikastaroak geldirik egon dira denbora luzean eta batzuek bertan baizik ez dute euskaraz egiten. Birusak ez gaitu geldiarazi behar. Ekitaldi asko bertan behera gelditu dira baina guk behar dugu atxiki. Hetsialdiaren garaian ere lanean segitu genuen tresnak elkar banatuz gure webgunean. B eta D ereduetan ikasten duten ikasleen guraso elebakarrei laguntza eman genien hainbat lotura eskainiz. Beste eragileekin harremanetan egon ginen, Kanaldude telebistaren saioak ezagutarazteko. Izan ere euskara entzun eta praktikatzeko aukerak asko apaldu dira.

Egoera horri buru egiteko berritasunik daukazue€

—Iaz hiztegi lizuna argitaratu genuen eta aurten irainen inguruan liburuxka plazaratu dugu umorearekin. Euskaldunberriek ikasi nahi duten lehen esaldia "maite zaitut" da. Hitz larriak zein diren jakin nahi dute ere. Gida interesgarria da euskara dakigunok ere hitz horiek ez baititugu maiz erabiltzen. Maiz galdu ditugu. Hainbat hitz ez ditugu ezagutzen edo aspaldi entzunak. Maskarak izanik ere mintzaira ezin dugu bazterrera utzi. Aurtengo edizioa ez da iaz bezalakoa izanen baina gauza ederrak eginen ditugu euskararekin plazerra izan eta dibertitzeko. Baionaldean ere uste ez den tokietan batzuek euskaraz erantzuten dute eta ez dakiten askok interesa dute.

"Baionaldean euskara menperatzen dugunen kopurua biziki apala uste dugu maiz, baina 15.000 lagun gara orotara"

"Ikastegiak edo helduen euskarazko ikastaroak geldirik egon dira luzez eta batzuek bertan baizik ez dute euskaraz egiten"