Kanoirik ez, baina hitzorduak bai
'Abuztua Donostian' programazioa abiatu zuten atzo miramar jauregiko ekitaldiarekin eta lehen kontzertuarekin
z dira festak, ez dago Aste Nagusirik, ez dago jende pilaketarik, baina kultur eta kirol ekitaldiak egongo dira datozen hiru asteotan. Abuztua Donostian programazioa prestatu du Udalak egungo egoerari egokitutako jarduerak antolatuz: edukierak mugatu ditu, kalean izango dira eta bestelako neurriak ere izango dira.
Programazioa atzo abiatu zuten Hastera goaz! deitutako ekitaldiarekin, Miramar jauregian. Ehun gonbidatu inguru bildu zituen eta hainbat emanaldi izan ziren. Baina lehen kontzertua ere izan zen atzo, Olatz Salvadorren eskutik Kursaaleko terrazetan. Herri Kirolek ere izan zuten tartea Trinitate plazan, Igeldoko Harriarekin.
Aste Nagusirik ez bada ere, festei hasiera ematen ohi dien Txistularien Alardea bai izango dela gaur iluntzean. Dena den, Konstituzio plaza utzi eta Trinitate plazan izango da kontzertua eta bertaratzeko gonbidapenak berehala agortu ziren.
Izan ere, Trinitate plaza bera eta Kursaaleko terrazak izango dira datozen asteotako eszenatoki nagusiak. Auzoetan ere antolatu dituzte hainbat ekitaldi eta, hala, gaur bertan Antiguara egingo dute bisita Itzurungo erraldoiek. Lehen gastronomia lehiaketa ere egingo dute Ondarretan, eta gaurtik aurrera buruhandiak topatzen saia daitezke gaztetxoak, abuztuadonostian.eus webguneko pistak jarraituta. Kalean Escape Room delakoak ere egiteko aukera izango da eta eskulangintza azoka aste osoan zehar egongo da Alderdi Ederren, baita Food Truck delakoak ere Kursaaleko terrazan.
Udal arduradunek behin eta berriro errepikatu dute ekitaldi guztietan segurtasun neurriak hartuko direla eta berme guztiak dauzkatela. Festarik ez badago ere, sektoreari eta bertako eragileei bultzada emateko asmoz ere antolatu dute egitaraua. Gonbidapenak eta informazioa jasotzeko abuztuadonostian.eus webgunera jo daiteke.
Temas
Más en Sociedad
-
Bilbaobizi bizikletak mailegatzeko udal zerbitzuak 20 gune abiarazi ditu hirian
-
Condenan a la profesora de un colegio de Bizkaia por bajarle los pantalones a un alumno
-
La IA podría predecir la mortalidad en las UCI con un 85% de acierto
-
Casi la cuarta parte de la población de Euskadi en 2041 habrá nacido en el extranjero