gasteiz - Anna Ferrer kooperante eta Vicente Fundazioaren presidenteak 2019ko Ignacio Ellacuria jaso zuen atzo, Indiako komunitate behartsuenekin eta emakumeekin batera egindako lanarengatik. Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, kooperante ingelesaren “konpromisoa, irmotasuna, antolaketa gaitasuna, arrazionaltasuna eta sen ona” azpimarratu zituen, eta era berean, bere ibilbide pertsonala aintzatetsi zuen. “Anna Ferrerren apustuak garapenerako lankidetzan erreferente izatera eraman du, Indiako komunitate behartsuenekin batera, eta, bereziki emakumeekin lan egiteagatik, errotze patriarkal handia duen herrialde batean”, jakinarazi zuten Jaurlaritzatik.
1969an Rural Development Trust sortu zuen Vicente Ferrerrekin batera, hots, Vicente Ferrer Fundazioaren Indiako erakundea. Azken honen erronka nagusia, Indiako hegoaldean pobretuta eta baztertuta geratu ziren nekazaritza komunitateak laguntzea izan da abian jarri zen momentutik. Halaber, emakumeak Indiaren aldaketak liderrak izatea izan da beste erronka nagusia, eta, horretarako, hezkuntza ahalbidetzeko ekimenak eta programak bultzatu ditu Indiako Erakundeak. Horien artean, osasun arloan berdintasuna sustatzeko, ezkontza goiztiarrak ekiditeko edota enpresa sorkuntza bultzatzeko ekimenak daude, besteak beste.
Ignacio Ellacuria saria urtero banatzen den aldetik, Euskadiko eta beste herrialdeetako erakundeek, kolektiboek edo norbanakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren alde eta pobrezia garai-tzeko egindako lana aintzatesteko modua dela gogoratu zuen atzo Jaurlaritzak.