Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) martxan jarri du teknizismorik gabeko zabalpenerako blog bat, bertan egiten den ikerketa lana eta erakunde akademikoaren barruan ikasten diren diziplinetako aurrerapen nagusiak ezagutarazteko. Blog honen izena “Zientziaren itzultzailea” da, eta ezagutza, zientzia eta teknologiarekin loturiko gaiak interpretatu eta azaldu nahi ditu. Ikerketako Errektoreordetzak, Ezagutza Zabaltzeko Koordinazioak eta Kultura Zientifikoaren Unitateak bultzatu dute ekimen hau.“Oraindik ez dago dena sarean ?baieztatu du Joaquín Sevilla Moróder irakasle eta ikertzaileak, NUPeko Ezagutza Zabaltzeko arduradunak?.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikastegietan egunero eta egunez egun egiten den ikerketa lanak ez du merezi duen ikusgaitasuna. Eta informazio falta horri erremedioa jartzeko komunikabide digital hau jaio da, astean bi pieza argitaratu nahi dituena, ezagutza, zientzia eta teknologiarekin loturiko gaiei buruz".
Historia liluragarriak
Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko irakasle eta Smart Cities Institutuko (ISC) ikertzaile Joaquín Sevillaren arabera, “ematen du uhin grabitazionalak atzematea edo ardi bat klonatzea bezalako gertaera handiak baino ez direla ezagutu beharrekoak, baina ikerketa taldeen eguneroko lana historia liluragarriez beterik dago, eta historia horiek ez ohi ditugu ezagutzen”. "Egia da, hala ere, denek historia horietaz gozatu ahal izateko, beharrezkoa dela teknizismorik gabe kontatzea. Eta horixe da blogari izena ematen dion itzulpena, zeinaren bidez honelako istorioak ezagutarazi nahi baitira", gaineratu du ezagutza zabalpeneko aditu honek, “Zientzia Tabernan” bezalako ekimenen sortzaileetakoa denak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak sustatzen du bloga, eta bere asmoa da erakundearen mugaz haraindi ere iristea, bai bertan idatziko duten pertsonen aldetik, baita irakurleen aldetik ere. “Blogean argitaratzea irekita dago, eta beraz ongi etorri izango da gure inguruko nornahik ezagutza, zientzia eta teknologiari buruz helarazten digun edozein kolaborazio”, esan du, azkenik, Joaquín Sevillak. Kolaboratu nahi duten pertsonek blogeko arduradunekin jartzen ahal dira harremanetan, ondoko helbide elektroniko honen bidez: traductordeciencia@unavarra.es.