BILBO. Aurtengo apiril, maiatz eta ekainean ezkontzaz kanpo jaiotako haurrak guztien %42 izan dira (iaz %40,9). Bizkaia (%43,4) EAEko balioaren gainetik izan den lurralde bakarra izan da; Gipuzkoan %41,2 izan da balioa, eta Araban %39,6.

Jaiotza hurrenkeraren arabera, 2016ko bigarren hiruhilekoan, 2.243 lehenengo haurrak izan dira, 1.795 (%40) aurretik beste bat bazen familietara etorri dira, eta hirugarren eta ondorengoak %9,9.

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz, 30-34 urteko amen taldea nagusi da oraindik ere, erditzeen %37rekin. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea dago, 35-39 urte artekoa (%34), eta 25-29 urte artekoen haurrak %14,1 izan dira.

Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez beherakoenak %5,5 izan dira, eta 40 urtez gorakoenak %9,4. Ama ezkongabeen adina multzoarenaren azpitik dago: ezkongabeen %9,6 25 urtetik beherakoak izan dira, eta 25-29 urte artekoak %17.

Azkenik, 2016. urteko udaberriko hilabeteetako jaiotzen %20,5ean, ama atzerritarra izan da. Herrialdeka, ehuneko horren gainetik Araba (%26,7) eta Gipuzkoa (%20,6) izan dira, eta azpitik Bizkaia (%18,5)