GASTEIZ. Joan den azaroaren 7an, gizon bati poltsa bat lapurtu zioten Santiago etorbidean; egun batzuk geroago egindako salaketaren arabera, 2.000 euro eta sakeleko telefonoa zeramatzan poltsan. Dirudienez, taberna batetik irtetean, minutu batzuk lehenago establezimenduan berarekin kointziditu zuen pertsona batek hurbiltzeko eskatu zion. Gizonarengana heltzean, beste hiru lagun zeudela ikusi eta susmatzen hasi zen, korrika alde eginez. Hala ere, deitu zion gizona atzetik joan zen eta zangotrabatu egin zuen, lurrera eroriz, eta sorbaldan gurutzatuta zeraman poltsa ostu zion.
Salaketa egin ondoren, Ertzaintza ikertzen hasi zen, eta joan den larunbatean lapurretaren egilea identifikatu zuen; igandean atxilotu egin zuten. Atxilotuak 25 urte eta aurrekariak ditu, eta astelehen goizean eraman duten epailearengana.