Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait ikertzaile, Harvardeko Unibertsitatearekin (AEB) eta Florentziako Unibertsitatearekin (Italia) lankidetzan, gerra eta haren justifikaziorako irizpideak historiaren, filosofiaren, zuzenbidearen eta soziologiaren ikuspegitik aztertzeko proiektu batean parte hartzen ari dira. Ekimen honek Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren finantzaketa dauka, 54.450 euroko laguntza eman baitu hiru urteko eperako (2014-2016).
Proiektu honetan jarduten duten Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak, Roger Campione (Zuzenbide Publikoko Saila) buru dutela, hauek dira: Soziologia Saileko Marta Rodríguez Fouz eta Ignacio Sánchez de la Yncera irakasleak; eta Ana Aldave Orzaiz Zuzenbide Publikoko Saileko ikerketarako bekaduna (guztiak dira NUPen “Aldaketa sozialak” izeneko ikerketa taldeko kideak). Era berean, parte hartzen ari dira Teresa Gelardo Rodríguez NUPen doktorea (Harvardeko Unibertsitatea) eta Filippo Ruschi irakaslea (Florentziako Unibertsitatea).
“II. Mundu Gerrarren osteko aldi ‘bakezale’aren ondoren ?azaldu du Roger Campione, Zuzenbidearen Filosofiako irakasleak?, eraldaketak sortu dira gerra-paradigman, eta haien "arrazoi justua" argudiatzen duten gerra-gatazkak legitimatzen dituzten teoriak birsortu dira.
Campionek dioenez, ikerketa honen gakoa, batetik argudio moralen eta, bestetik, juridikoen, arteko borrokan datza. "Azken hamarkadetako praktikan ikusten ari gara "gerra justua"ren kontzeptu etikoa berreskuratzen ari dela, zeren gero eta ohikoagoa baita justifikatzea noiz eta zein egoeratan erabili behar den indar armatua edo nola bideratu behar den gerra bat, argudiatuz betebehar morala edo gerra sortzen duen kausaren justizia handiagoa", azaldu du “Gerra eta haren justifikazioak. Gaur egungo problemak eta joerak” (JUSWAR) izeneko proiektuaren ikertzaile nagusiak.
Irizpide moralak juridikoak beharrean
Diziplina anitzeko analisia egiteak (historiko, soziologiko, filosofiko eta juridiko) bidea emango du testuinguruan jartzeko “legezkotasunean oinarritu beharrean esku-hartze armatuen moralitatean oinarritzen diren teoria justifikatzaileen birsortzea, egun gertatzen ari dena” eta, horrela, “gatazka armatuen mekanismo legitimatzaileen ulermen kritikoan aurreratzea”. Ildo horretatik, proiektuaren esparruan berriki egin da “workshop” edo topaketa bat, Florentziako Unibertsitatean, “Gerra, zuzenbidea eta segurtasuna nazioarteko harremanetan” izenekoa, eta bertan diziplina horietako zenbait espezialistak parte hartu dute.Ikertzaileek sakondu egin nahi dute gerrek egun planteatzen dituzten erronketan, esaterako, indarraren erabileraren asimetria, eta azaleratzea zailtasunak zehazteko gatazka-armatu mota, eta pertsonen estatusari dagozkionak, eta horien ondorio sozial eta juridikoak (adibidez, borrokalarien eta zibilen arteko bereizketa, edo "legez kanpoko borrokalari" kategoria berria). Halaber, hausnarketa kritiko bat egin nahi da "gerra justu"aren doktrinari buruz eta gero eta gehiago garatzea justifikazio paradigmak "a posteriori", nazioarteko azken gatazka armatuetan gertatu den bezala.