zizur txikia - Ikastolak urtero Europako beste herrialdeetako eskolekin antolatu ohi dituen trukaketen baitan, aurten Norvegiako Alesund hiriko eskola batekin elkarlanean aritzeko aukera izan du. Joan den urriaren erdialdean heldu ziren fiordoetan kokatzen den hiri hartako Fagerlia Upper Secondary School-eko ikasleak eta hilaren 27ra arte gurean izan ziren Euskal Herria ezagutuz eta hainbat ekintza gure ikasle eta haien familiekin batera burutuz: Nafarroako Parlamentua eta Iruñeako Udaletxea bisitatu zituzten, DIARIO DE NOTICIAS egunkaria ezagutu zuten eta Lizarraldeko paraje ederrak. Honela, hamar egunetan zehar, trukaketaren lehen atala burutu zen, eta apirilean, berriz, gure ikasleek Norbegiara itzuliko dute bisita.