San Fermin Ikastola Haur Hezkuntzako eraldaketa pedagogiko sakon batean murgildu zen iaz, Konfiantzaren Pedagogiaren ildoan lehen urratsak emanez, eta Euskal Herriko beste hainbat ikastolek hasitako bideari jarraituz (Arrasateko Arizmendi, Lekeitioko Azkue edo eta Bergarako Aranzadi ikastolak, besteak beste). Eredu honen oinarrian pertsonaren gaineko ikuspegia dago, eta hain zuzen bertatik abiatuz, pertsonari bere burua osatzen eta zorion-tsu izaten laguntzea helburu du. Izan ere, konfiantza hori segurtasunarekin eta ziurtasunarekin lotura estuan daudela kontuan harturik, haurraren gaitasunak bere buruarengan, besteengan eta inguruarengan konfiantza duenean garatuko direla sinetsita gaude. Gure ikasleak, euren buruarengan eta inguruarengan konfiantza duten unean hasiko baitira haien gaitasunak deskubri-tzen eta garatzen.
Honen guztiaren inguruko formakuntza jaso zuten joan den ikasturte osoan zehar San Fermin Ikastolako Haur Hezkuntzako irakasleek eta aurtengo ikasturtean ekin zaio bete-betean egitasmoari, besteak beste, eta ikasturte hasiera igaro berri dugula kontuan harturik, ikastolara sartu berri diren hiru urteko ikasleei beste era batetako harrera eginez.
Izan ere, “egokitzapen” terminoa bera gaindituz, gero eta argiago ikusi dugu ez dela haurra ikastolara egokitu behar dena, baizik eta alderantziz. Honela, ikastolara lehen aldiz sar-tzeko prozesu horretan, adibidez, zenbait guraso egon dira gela barruan, gainontzeko ikasle eta irakaslearekin batera. Gurasoak ez ezik, anai-arreba zaharragoak dituzten hainbat ikasleek ere, eurekin batera egin dute lehendabiziko hartu-eman hori. Gelara sartu eta bertan zeuden jostailuekin jolastu, ipuinak irakurri, txoko ezkutu guztiak ikertu eta, oro har, pixkanaka-pixkanaka ingurune hori haurraren konfiantzazkoa izan dadin lanketa amankomun bat egin da irakaslego eta familiako kide ezberdinen artean.
Esperientzia benetan aberatsa izan da, haur gehienek modu egoki eta pozgarrian bizi izan baitute haien bizitzetan ikastolan hasi duten ibilbide berri hau. Parte hartu duten gurasoen artean, iritziak bildu ditugu eta gehien entzun dugun hitza honakoa hau izan da: lasaitasuna. Lasaitasun handia eman baitie seme-alabak ongi daudela ikusteak, ikastolara pozik datozela jakiteak.
Konfiantzaren Pedagogiaren baitan, bestalde, eremu fisiko zehatzarekiko ziurtasuna lortzea eta haurrak inguruarekin egiten duen hartu-eman hori, hiru dimentsiotakoa izatea oso garrantzitsua dela diote adituek. Zen-tzu honetan, lagungarri izan dira, zalantzarik gabe, joan den urtean eraikita-ko ikasgela berriak.
Horiek lehen urratsak baino ez dira izan, Konfiantzaren Pedagogiak beste asko proposatzen baititu. Baina funtsean, oinarrian, printzipio nagusia dago: haurrarengan sinetsi egin behar da, haurrak berezko gaitasunak dituelako. Konfiantzazko ingurune bat eraikitzen edo sortzen lagun-tzen badiogu, hezitzaileon egitekoa gaitasun horiek lantzen laguntzea izango da. Gure ikasleen heziketa garapena modu egoki eta esangura-tsu batean eman dadin, haien eskura ahalik eta bitarteko gehienak jartzean datza, beraz, gure egitasmoa.