etxeko berriak
Gure eskolako ezaugarri nagusietako bat bertan dugun aniztasuna-aberastasuna litzateke, bertan bat egiten baitute aberastasun iturri diren hainbat faktorek; adin tarte handia duten haurrak (3 - 14), D edota A ereduan ikasten dutenak, eskualdeko herrixka ezberdinetan bizi direnak, eta jatorri oso anitzekoak diren haurrak biltzen baititu gure eskolak (Maroko, Bulgaria, Errumania, Ekuador, Kolonbia, Peru, Dominikar errepublika).
Aipatutako aniztasun honek sor-tzen duen baliabide iturriaz baliatu nahiak eta aniztasun honi erantzuteko beharrak azken urteetan ikastetxe irakasleriaren metodologian mugimenduak sortu ditu.
Atakondoa ikastetxean Lehen Hezkuntzako lehenengo mailetan espazioen erabilera eta metodologia ezberdin bat proposatu dugu: txokoak. Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzarako aldaketa haurren behar eta nahietara egokitzea da gure helburua, lortu beharreko ikaskun-tzak kontuan izanik. Horretarako, gela bakoitzeko espazioak egokitu eta txoko bakoitzean behar diren baliabideak sortu ditugu. Era berean, orain arteko gelako dinamikak jarraipen bat izatea bermatuko diegu ikasleei.
Gizarte Zientzien eta Natur Zien-tzien helburuak eta edukiak errespetatuz, lortu beharreko ezagutzak proiektu txokoan pizten diren interesei jarraituz lantzen ditugu. Bertan, ikasleak aurretik dakienari eta duen jakin-minari buruzko informazioa biltzen dugu. Ondoren, irakasle-ikasle eta familien laguntzari esker lortutako baliabide ezberdinekin egokitutako materiala sortzen dugu.
Oraingo honetan, 2. mailako ikasleek Erdi- Aroko zaldunen bizimoduan murgildu nahi izan dute. Proposamenen artean zegoen beraien gela gaztelu bihurtzea baina azkenik, gelako sarrera gaztelu baten sarreraren antzekoa irudikatzen aritu dira lanean. Gelara sartu bezain laster, Erdi- Aroko jantziak janzten dituzte eta ikaskuntza berrien garaipena garaiko armen laguntzaz borroka-tzen dute.
Haurren motibazioa eta gizarte harremanaren garatzea oso garran-tzizkoa ikusten dugunez, beraien interesei erantzutea eta haurra espazio eta denboran konfiantza osoz mugi-tzeko aukera izateari lehentasuna ematen diogu. Horregatik, txokoetan oinarritzen den metodologia erabiltzea erabaki dugu.