Ikasturte honetan, hezkuntza emozionalari dagokion garrantzia eman nahi izan diogu Ermitaberrin. Honela, ikastetxeko hainbat irakaslek gai honen inguruan formakuntza jasotzen ari gara.
Aldi berean, familiekiko harremanek pisu handia dutenez gure-tzat, ikasleen gurasoei ere zabaldu diegu emozioen heziketara hurbiltzeko aukera, haientzat hitzaldia eta ikastaroa antolatuz. Ikasgeletan ezezik, etxeetan ere sustraitu beharreko zerbait baita.
Adibidez, haurraren negarraren aurrean, helburua, bere kabuz lasaitzeko gai izatea izan beharko litzateke, negar egiteari uztea baino. Bere haserrea bideratzeko tresnak bereganatzea, portaera ezegokia kontrolatzea baino.
Honen bestez, jabetu beharko ginateke, matematikak edo irakur-tzen ikastea bezain garrantzitsua dela trebetasun sozialak eta komunikatiboak garatzea edo emozioen adierazpena lantzea.
ikastetxe osasuntsua “Ermitaberri Osasuntsu” proiektuan baitan kokatzen da Hezkuntza Emozionalaren formazioa. Izan ere, ikasturte honetan Ermitaberri SHE (Schools for Health in Europe network) Osasunerako Europako eskolen plataforma barruan dago. Helburu nagusia du eskolan osasuna sustatzearen alde lan egiten duten erakunde eta profesionalak laguntzea. Sarea Europatik koordinatzen du NIGZ erakundeak (Nationaal Instituut voor Gezondheidsbevordering en Ziektepreventie), osasuna eskolaren esparruan sustatzeko OMEren erakunde laguntzailea den aldetik.
“Osasuna sustatzen duen eskola” bat zera da, ikasle, irakasle eta irakasle ez diren langileen osasunaren eta ongizatearen alde plan egituratu eta sistematiko bat aurrera daraman ikastetxea.
Helburuetako bat da lankidetza harremana ezartzea Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen, inguruko zentro soziosanitarioen, familien eta erkidegoaren artean, osasunaren hezkuntzako programa koherenteak egiteko.
Xedea da aztura osasungarriak irakastea eta horrela, arrisku faktoreak baztertzea, hartara, modu positibo batean eragitea biztanleriaren osasunean.