BILBO. Horrela, Lasarte-Oriatik Hendaiara, zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da, eta trenak 30 minuturik behin ibiliko dira eta geldialdiak geltoki guztietan izango dira. Tren berezi bat egongo da Lasartetik, 07:50ean, eta Lasarte, Errekalde, Añorga, Lugaritz, Donostia, Anoeta eta Irun Ficoba geldialdiak egingo ditu.

Donostiatik Hendaiara ohiko zerbitzua indartuko da geltoki guztietan geldialdia eginez Amara eta Irun Ficoba artean 07:52an, 08:52an (Hendaia), 09:00etan eta 09:30ean. Era berean, 12:00etatik 14:15era tren zirkulazioa indartuko da Amara eta Irun Ficoba artean, trenak 15 minuturo izanik. Ondorengo tren bereziak eskainiko dira, geldialdia Donostia, Anoeta eta Irun Ficoba geltokietan bakarrik eginez: 07:40an (Hendaia), 08:37an, 09:10ean eta 09:40an.

Halaber, Zumaiatik Hendaiara tren berezi bat eskainiko da, 07:41ean, eta Zumaia eta Anoeta arteko geltoki guztietan eta Irun Ficoban eta Hendaian geldialdiak egingo ditu.

Gainera, Hendaiatik Donostiara zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da, trenak 30 minuturik behin izanik. Zerbitzua Hendaiatik irten eta Amarara joango diren bi trenekin indartuko da, 10:43an eta 11:13an, eta beste bat Irun Ficobatik, 10:19an. Gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.