Oinez Basoa Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) bultzatutako proiektua da. Proiektu hau 2008an sortu zen, Nafarroa Oinez festak, hots, ikastolen festak naturan duen ekologia-inpaktuaz jabetu ginenean, baliabide naturalak kontsumitu, hondakinak sortu eta berotegi-efektuko gasak isurtzen dituelako festa honek. Festaren aztarna ekologikoa gutxitzeko asmoz, Oinez Basoa sortzea erabaki genuen, festa ospatzen den tokian ingurumenaren kalitatea hobetzeko behin-betiko testigantza bat uzteko: natura-gune autoktono bat birsortzea, alegia. Gure ikastolatik proiektuari jarraipena eman diogu, baita gure seme-alaben hezkuntzan ingurumenaren zainketa aktiboa balio gisa txertatu ere.
OINEZ BASOA Oinez Basoa Nafarroa Oinezen urtean urteko ikastola antolatzaileak aurrera ateratzen duen proiektua da. Ekimenaren bidez zuhaitzak eta landareak babesten dira (gutxi gora-behera 1.352 babestu dira aurten), adibidez, erromeroa, ekaitza, haritza? Gure helburuetako bat hauxe izan da: La Celadan kokatutako zabortegi zaharra errekuperatzea. Zabortegi baten berreskurapena positiboa da.
Lur honetan ez dago landarerik eta aldapatsua da, beraz, arazorik larriena da lurra erraz galtzen duela. Bertan landatu diren landareen sustraiek lan handia egingo dute lurraren garbiketaren alde. Bazter horren basoberritzeak lur emankor gehiagoren galera saihestuko du, eta lur horren berreskurapena ekarriko du. La Celadan landatutako landareak zaborrontziko lur hauskorra indar-tzeko eta natura eta ingurua handi-tzeko egin da.
Lehenengo landaketa saioan jendea bildu bazen ere, landatzeko leku gehiago falta denez, ikastolako ikasleak eta, beste saio batzuetan, ikastolako gurasoak eta senideak bertaratu izan dira beste saioetan.
Landatzeko, bi teknika erabili ziren: aitzurrarekin zulo bat egin eta sartu zuhaitza edo tiragoma handi batekin haziz betetako buztin bola bat bota (lurrean erortzean, hor gelditzen da hazteko). Honi Nendo-Dango deitzen diote.
La Celada eta Nendo-Dangoz gain, baso jangarria egin da ere, ingurua landare jangarriz betetzeko.
Guztira 1.000 landare baino gehiago landatu direla uste da eta Elizondoko Nafarroa Oinezean ere Zangozan adina landatuko direla, 5. Oinez Basoan. Elizondon, 2015eko urriaren 18an izango da Nafarroa Oinez eta Oinez Baso hori Ikastolen Elkarterako egingo da.