Udaberriarekin batera eskola komunitate osoa inplikatzen duen festa ospatzen dugu gure eskolan. Ospakizun honetarako aukeratutako izena PASEARTE da, proiektua identifikatzen duten bi hitz elkartzen dituelako. Alde batetik, ?paseatu“ hitzak auzoa aisialdi, jolasa eta topagunerako lekua bezalako kontzeptuekin biltzen ditu. Bestetik, ?arte“ hitzak bere horretan azaltzen du gertaera artistiko batetaz ari garela; hau da, gure ikasleen proposamen artistiko ezberdinak auzora atera komuneko helburu batekin.

PASEARTE eskola guztiko geletan egindako ekintzen emaitza da. Eskola barruan hasten den proiektua da eta eskola kokatua dagoen auzora zabaltzen da. Aurten 550 ikasle inguruk, 45 irakaslek, eskolako pertsonal ez dozenteak eta hainbat familia laguntzailek hartuko dute parte, beraien begirada eta bertaratzearekin obra bukatutzat ematen lagunduko duten ikusleak ahaztu gabe.

2011-2012 ikasturtearen hasieran, gure eskolako festa eta ospakizunak nolakoak izango ziren eztabaidatzen egon ginenean, proposamen ezberdinen artean eskolako bizitza auzoan ikusgai egitearen ideia sortu zen.

Erakusketa artistiko batek haurtzaroaz eskola bezala sentitzen duguna transmititzeko eta aldi berean gure eguneroko lanean inguru hurbilak duen garrantzia bermatzeko aukera ematen digu. Halaber, gure ikasleek adierazten duten berezkotasuna eta askatasuna erakusteko aukera ezin hobea ematen digu, beraien eguneroko lana aintzat hartuz. Erakusketak garena erakusteko bidea ematen digu, hitza erabili gabe.

Eta horrela, 2012-ko apirilaren 27-an lehenengo aldiz PASEARTE erakusketa ospatu genuen.

Arratsaldean erakusketa aretoa izango den plaza, goizean lanerako tailerra bilakatzen da, zenbait lanetarako inspirazio iturria izaten baita. Bere horretan oso aberatsa den esperientzia da eta ikasleendako oso esanguratsua, ikasle guztiek lekua ezagu-tzen dutelako.

Orduan, lanen erakusketaz gain, gure irudimena hegan egiten uzten dugu eta gure ikasleei plaza janzteko eskaintza luzatzen diegu, hau da, gure eskura ditugun materialak, gehienak berrerabilitako hondar materialak, eta eguneroko ekintzak aprobetxatuz kanpoko espazioa eraldatu eta gurea egin.

Ondoren, sortutako ideiei forma emateko haurrekin asanbladan hitz egiten dugu eta berehala guztion ekarpenekin gelako proiektua aberasten dugu. Zenbait kasuetan ikasturtean zehar egindako lanetatik abiatzen gara eszenatoki berri eta komun bati ekiteko; beste batzuetan, ordez, egun horretarako bereziki sortutako instalazioak egiten dira.

Gelako edo taldeko proiektu txikiek, modu goxoago batez bizituak, erakusketa handiago batean forma har-tzen dute non partaidetza lankide-tzan bihurtzen den eta bizipenak eta emozioak elkarri lotzen diren.

Ekitaldi askotan egiten den modura bisita liburu bat jartzen dugu jendeak erakusketaren inguruko iritzia eta aztarna utzi ahal izateko.

Hezkuntza komunitate osoak jardunaldi dibertigarri eta alai batetaz gozatzeko aukera izateaz gain, horren nabariak ez diren helburuak, eta guk horren gustokoak ditugunak, ikusgai egiteko aukera eman digu: erreflexioa, elkarrizketa, entzutea, kritika, konsensua, partaidetza, laguntza, errespetua, balorazioa? Batzutan, gauzarik xumeenak dira ikasteko baliogarrienak.

Datorren maiatzaren 22-an, ostirala, aurtengo PASEARTE ospatuko da eta gonbidapen berezia egin nahi dugu gure auzora hurbildu nahi duen pertsona orori.