Zerrenda. Azken lau urteotan zinegotzi izan den Mikel Agirrezabala aurkeztu du EH Bilduk Ibarrako alkatetzarako. “Esperientzia eta gaztetasuna” biltzen dituen taldea osatu dutela dio koalizioak eta helburua lau urte hauetan egindako lanari jarraipena ematea eta martxan dauden proiektuak amaitzea da. Agirrezabalaren taldean izango dira Itziar Arratibel, Jesus Peñagarikano, Arkaitz Fraile, Hanot Karrera, Irati Ozaita, Mikel Iglesias, Ainhoa Muñagorri, Xabier Zabala, Natalia Perez, Luis Lasa, Itziar Saizar, Daniel Maiza eta Zuriñe Arsuaga. Argazkia: EH Bildu Ibarra