Erriberan oso errotuta dagoen ohitura bati buruz hitz egingo dugu, paloteauari buruz, hain zuzen ere. Ba al dakizue zer den? Zein den bere jatorria? Zer egiten den? Paloteaua ez da makilak astinduz egiten den dantza bakarrik, ikuskizun artistikoa da, ahozko jatorria duena, dantzak, bertsoak eta musika lagun interpretazio komikoa eta tragikoa nagusitzen dira. Interpretatuko bertsoek gizartea edo herriko gaiak kritikatzen dituzte. Tradizio eklesiastikoa du eta bertan herriko santua gurtzen da.
Pertsonaiak eta atalak Pertsonaia nagusiak Maiorala (nagusia), Rabadana (artzaina), deabrua eta aingerua dira. Nagusia kultua edo jakituna da. Honek sarreran artzainarekin topo egingo du eta bien arteko eztabaidak ugariak dira. Artzain ezjakinak maioralarentzat lan egiten du eta urtero berandu iristen da gauza batengatik edo bestearengatik. Deabrua ikusi duela dio, baina, ezjakina denez, nagusiak ez dio sinesten. Aurrerago, deabrua agertuko da, honek gaitza adierazten du. Ikuskizunean zehar denak kritikatzen ditu: herritarrak, dantzariak? Bukatzeko, aingerua agertzen da, ongia irudika-tzen du, eta deabruari aurre egiteko etortzen da, beti irabazten du. Gizarte ekintzak kritikatzea izango dute helburu baina bakoitzak bere ikuspuntua izango du. Maiorala alkatearen alde jartzen da eta artzain nagusia herritarren ahotsa izango da eta oso kritikoa da. Badaude beste paertsoania batzuk ere, Tarambana bufoi zirikatzailea, alkatea, Pepa?. herriaren arabera pertsonaiak aldatu egiten dira.
Interpretazioaz gain, dantzek garrantzia dute. Orokorrean bi dan-tza mota daude, bata zinta eta bestea makilekin dantzatzen dena, baina batzuetan ezpatekin ere dantzatzen da. Lehenengo kortesia egiten da, herriko zaindariari agurra eginez.
Paloteauan dantza egiten dutenek “danzantes” izena hartzen dute.
Paloteauaren bilakaera historian zehar Paloteauaren jatorria nekazaritzan eta abeltzaintzan dagoela esan dezakegu. Nafarroako Erribera eta Aragoi arteko kultura trukaketa oso handia izan da. Erdi Aroan, eboluzionatu egin zuten “dance” honek XIII. mendean estruktura eta orden logiko bat eskuratu zuten arte.
XX. mendearen erdialdean, paloteauaren gainbehera hasi zen gatazka sozial eta politikoak zirela eta. Horretaz gain, emigrazioa eta Gerra Zibila izan ziren ikuskizun honen gainbeheraren faktore nagusiak. Gerra Zibila bukatzean, Erriberako paloteau guztiak desagertuta zeuden, baina, urte batzuk beranduago, Cortesekoa berreskuratu egin zen. 1978. urtean, Cortesekoaren ondoren, Tuterako paloteaua sortu zen, ondoren, hainbat herritan tradizioa berpiztu zen: Fustiñanan, Monteagudon, Ribaforadan, Murchanten eta Ablitasen, besteak beste.
Argitxo dance Argitxo dance, Argia Ikastolan, hiru urtez jarraian (1998-2000) egindako paloteaua izan zen. Aurrerago esan dugun bezala, paloteauak herriko santuak ohoratzeko egiten dira, baina, kasu honetan, Argitxo ohoratu zen. 1999. urtekoan, Leire Asensiok eta Uxue Sainzek Argitxoren papera bete zuten.
Albertica, Zulema Chivite izan zen eta Joatxin, Carlos Salcedo. Musikaren ardura Javier Perez de Obanosek izan zuen Tuterako Gaiteroak lagun. Dantzari lanetan ikastolako ikasleak aritu ziren. Azkenik, garrantzitsuena, dantza eta testuak, Jose Luis Balmasedak eta Joxemiel Bidadorrek sortuak izan ziren. 2000. urtekoan, Argitxo Garikoitz Uribizuk interpretatu zuen. Horretaz aparte, Doña Pía eta Luisico pertsonaia berriak gaineratu ziren, hurrunez hurrun, Zulema Chivitek eta Carlos Salcedok antzeztu zituzten.
Agur eta ohore
Argitxo maitea.
Zu zara gure gida
gure ikasbidea.
Helburu duzu guk euskaraz
hitz egitea,
ta euskara Erriberan
guztiz indartzea.