Síguenos en redes sociales:

Eguzkia eta hegoaldeko haizea nagusituko dira gaur

Eguzkia eta hegoaldeko haizea nagusituko dira gaur

BILBO. Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, apirilaren 12an, eguzkia eta hegoaldeko haizea izango ditugu. Zerua nahiko garbi izango da eta eguzkia gailenduko da; egunsentian larunbateko hodei hondarrak geldituko dira eta arratsalde partean baliteke bero-hodei batzuk garatzea.

Haizea berriro ere hegotik finkatuko da eta boladaka zakar ibiliko da; tenperaturak gora egingo du nabarmen eta altuenak 20-25 gradu artean kokatuko dira. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 21 gehienez, eta Iruñean 8 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:11n eta 21:52an izango dira, eta itsasbehera 15:19an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.