DONOSTIA. Gipuzkoako dolmen eta gainerako monumentu megalitikoen kokapena eta informazioa (guztira 300 bat) erabiltzaileen esku egongo da Aranzadi Zientzia elkarteak martxan jarri duen mugikor eta tabletentzako doako aplikazio baten bidez.
Akting enpresa donostiarrak garatu duen ekimen hau aurkeztu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak, Garazi Lopez de Etxezarreta, Aranzako idazkari nagusiak, Juantxo Agirre, eta San Telmo Museoko zuzendariak, Susana Soto.
Aplikazioak megalitoen deskribapena, bibliografia eguneratua, egituraren planoak, argazkiak eta kokapen zehatzaren koordenatuak eskaintzen ditu.
Agirrek azaldu duenez, momentuz Gipuzkoako eremura mugatzen da proiektua, baina informazioa eguneratzen joango da eta asmoa Euskadiko monumentuak jasotzea da.