Aplikazio batek Gipuzkoako dolmenei buruzko informazioa eskainiko du
DONOSTIA. Gipuzkoako dolmen eta gainerako monumentu megalitikoen kokapena eta informazioa (guztira 300 bat) erabiltzaileen esku egongo da Aranzadi Zientzia elkarteak martxan jarri duen mugikor eta tabletentzako doako aplikazio baten bidez.
Akting enpresa donostiarrak garatu duen ekimen hau aurkeztu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak, Garazi Lopez de Etxezarreta, Aranzako idazkari nagusiak, Juantxo Agirre, eta San Telmo Museoko zuzendariak, Susana Soto.
Aplikazioak megalitoen deskribapena, bibliografia eguneratua, egituraren planoak, argazkiak eta kokapen zehatzaren koordenatuak eskaintzen ditu.
Agirrek azaldu duenez, momentuz Gipuzkoako eremura mugatzen da proiektua, baina informazioa eguneratzen joango da eta asmoa Euskadiko monumentuak jasotzea da.
Más en Sociedad
-
Identifican una combinación de fármacos que frena el cáncer de próstata metastático resistente
-
Bermeoko 22 tabernak parte hartuko dute Tuna Pintxo Tour ibilbide gastronomikoan
-
El viento complica la extinción del fuego en Paüls: 2.300 hectáreas arrasadas y más de 2.000 personas confinadas
-
Save the Children denuncia que el 97% de los jóvenes ha sufrido violencia sexual en internet