donostia - Euskal kultura bultza-tzea eta euskara jendaurrearen esparru guztietara eramatea xede duen Korrika Kulturala aurkeztu zuten atzo Donostia 2016aren egoitzan. Fausto antzezlanak, Gosariak ekimenak, Hordago ardoa! dastaketa saio artistikoek, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, Bertso Korrikak eta Bertsolaritzaren sekretuak emanaldiek egitarauaren oinarria osatuko dute. Gainera, Korrika Kulturalak hiru lehiaketa abiaraziko ditu, eta, Korrikaren webgunean ez ezik, bere ikuskizunen eta emanaldien agenda eskuko telefonoetarako propio sorturiko aplikazio batean kontsultatu ahal izango da.
Asier Amondo Korrika arduraduna, Unai Bilbao Akting enpresako kidea (aplikazioaren sortzailea) eta Sergio Regueiro Korrika Kulturalaren arduraduna izan ziren aurkezpenean. Galder Perezek zuzenduriko Fausto. Herritar eredugarri an-tzezlana urtarrilaren 29an estreinatuko da, Donostiako Antzoki Zaharrean, eta ondoren Burlatan, Gasteizen, Gernikan eta Bilbon ikusgai izango da. . - EP