BILBO. Ekitaldian izango dira baita Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari eta Akitania-Euskadi Euroeskualdeko presidentea eta Alain Rousset Akitania Eskualdeko Kontseiluko presidentea. Ekitaldia 12:30ean hasiko da eta Bordeleko Unibertsitateko Victoire campuseko Batzar aretoan egingo da, EHUk jakinarazi duenez.
EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak Euskampus eta IdEX nazioarteko bikaintasun campusen proiektuen buru dira, hurrenez hurren. Datorren astean sinatuko duten aliantzaren bidez, "guztiz berritzailea den euroeskualdeko eta mugaz gaindiko campusaren kontzeptua bultzatu nahi dute", goi mailako hezkuntza eta ikerketaren arloan Europako eskualde politika egituratuko duen elementu gisa.
Akordioaren baitan asmo handiko jardueren plan bat dago, 100.000tik gora pertsonari (ikasleak, irakasle eta ikertzaileak etaadministrazio eta zerbitzuetako langileak) eragingo diena etaeuroeskualdearen garapen ekonomikoan eragina izango duena.