DONOSTIA. Atzo gauerdi aldera, Ertzaintzak Kristobal Gamon kaleko denda batean lapurreta bat jazo zela jakin zuen. Antza denez, lapurrak sarrerako ateko beirazko zenbait lama apurtu zituen eta bertatik dendara sartu zen. Aralar enparantzatik zihoan patruila batek txanodun kirol-jertse bat zeraman gizonezko bat ikusi du zabor-edukiontzien atzean ezkutatuta. Gizonaren deskribapena ustezko lapurraren deskribapenarekin bat egiten zuen, eta odola darion zauri bat zuen ezkerreko eskuan.

Susmagarria identifikatu eta prebentziozko araketa egin ondoren, ertzainek zenbait billete eta 250 moneta baino gehiago konfiskatu dizkiote. Ustez, diru hori denda bateko bi kutxa erregistratzailetatik lapurtu zuen. Atxilotua ertzainetxera eraman zuten eta gaur epailearen esku jarri dute.