Osakidetzak martxan jarritako gripearen aurkako txertaketa kanpainak "martxa onean jarraitzen du", eta dagoeneko 417.744 pertsona immunizatu dira, hau da, aurreko urtean baino %11 gehiago. Gainera, beste 30.000 pertsonari ere zita eman zaie dosia hartzeko.
Ildo horretan, Osakidetzak berriro eskatu die herritar guztiei arnas gaixotasun horretatik babes daitezen, epidemiaren gailurra aurrera baitaiteke aurten.
Horregatik, gonbidapena egin die herritar guztiei, ez soilik xede populazioari, horiei kanpainako lehen asteetan eman baitzitzaien lehentasuna. Hala nahi duen pertsona orok, Araban, Bizkaian zein Gipuzkoan, zita har dezake gripearen aurkako txertoa hartzeko, bai eta covidaren aurkakoa ere, baldin eta 75 urte baino gehiago baditu edo gaixotasun kronikoren bat badu. Aurretiko zita Osakidetzaren webaren bidez eska daiteke, edo erreferentziazko osasun zentrora deituta.
"Kontuan izan behar dugu, gainera, Gabonetako jaiak hurbil daudela, eta horietan jende asko biltzen dela"
Halaber, Bilboko Casillako errefortzuko txertaketa zentroa ostiraleko 20:00ak arte egongo da zabalik, eta 14 urtetik gorako pertsonak joan daitezke txertatxera, aldez aurretik hitzordua eskatu beharrik izan gabe. Orain arte 12.438 pertsonari jarri diete txertoa leku horretan.
BALORAZIOA
Hain zuzen ere, Bizkaian gainerako lurraldeetan baino intzidentzia handiagoa antzematen ari da: 160 kasu 100.000 biztanleko, Gipuzkoan 58 kasukoa eta Araban 23 kasukoa den bitartean.
Horregatik, Osakidetzak beste dei bat egin die herritar guztiei. Lore Bilbao Osakidetzako zuzendari nagusiak gogorarazi du orain arte Euskadiko biztanleen %18k jarri duela txertoa, eta nabarmendu du funtsezkoa dela lehenbailehen immunizatzea, prest egoteko kutsadura gailurra iristen denerako.
"Kontuan izan behar dugu, gainera, Gabonetako jaiak hurbil daudela, eta horietan jende asko biltzen dela", gaineratu du.
Nolanahi ere, arnas gaixotasun horretatik babesteko egiten ari den ahalegin indibidual eta kolektiboa eskertu du, baita osasun profesionalen artean egiten ari dena ere, txertaketa estaldura %35 igo baita iazko data berberekin alderatuta.
src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">