Osakidetzak kirurgia robotikoa jarri du martxan
Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalean
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak kirurgia robotikoa ezarri du Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Urologia Unitatean, Da Vinci robot kirurgiko bat instalatuz. BARRUALDE-Galdakaoko ESIa teknologia hori duen Osakidetzako bosgarrena da: zauri txikikoa, eta bereizmen handiko 3Dko bistaratze-sistema dauka, zirujauei ebakuntza konplexuak zehaztasunez eta segurtasunez egiteko aukera ematen diena.
"Robot kirurgiko hau gure Urologiako Unitatean ezartzeak prozedura konplexuak zehaztasun, malgutasun eta kontrol handiagoarekin egitea ahalbidetuko digu, teknika konbentzionalekin alderatuta”, adierazi du José Antonio Gallego Sánchez Urologiako zerbitzuburuak.
Da Vinci robot kirurgikoan 2.337.478 euroko inbertsioa egin da. Horri esker zirujauak eremu kirurgikoaren ikuspegi zabala eta garbia dauka, eta ebaki txikien bidez trata ditzake irisgarriak ez diren eremu anatomikoak. Prozedura honek profesionalari segurtasun handiagoa ematen dio teknika kirurgikoan, bai disekzio anatomikoan, bai berreraikitzean, eta emaitza hobeak lortzen laguntzen dio. Gainera, onura handiak dakarzkio pazienteari; izan ere, ebakuntza ez da hain traumatikoa, odoljario txikia eta transfusioen premia txikiagoa dauzka, eta ebakuntza ondoko errekuperazioa azkarragoa da –ospitaleko egonaldia laburragoa izanik– eta ez hain mingarria.
Prostatako minbizian aurrerakuntza
Urologia Zerbitzutik, Gallego doktoreak nabarmendu du, halaber, teknika hori uro-onkologiaren arloan aplikatzeak ekarriko duen aurrerapena pazienteen tratamendurako, gernubideei eragiten dieten zenbait minbiziren kasuan: "Prostatako minbizia diagnostikatu zaien pazienteen tratamenduan aurrerapen teknologiko argia eskainiko du. Zehazki, lagungarria izango da kirurgia urologiko laparoskopikoetan, hala nola prostatektomia erradikala kontserbazio neurobaskularrarekin, iztai-linfadenektomia, zistektomia erradikala eta berreraikitzailea, nefrektomia partziala eta pelbiseko kirurgia, eta abar".
Temas
Más en Salud
-
Los alimentos más importantes para no perder músculo, según un experto en salud integral
-
El aviso del cardiólogo José Abellán a las mujeres que han sufrido un infarto: "De esto no se habla"
-
Este es el alimento perfecto para aguantar el calor en verano, según el nutricionista Pablo Ojeda
-
No todos los frutos secos son iguales: una doctora explica cuáles alargan la esperanza de vida