Síguenos en redes sociales:

Zein da diabetesa duen pertsona baten profila?

Azterlan batean deskribatzen da 2. motako diabetesa duen 65 urtetik beherako pertsona baten profila: 52 urte eta obesitatea edo gehiegizko pisua duena

Zein da diabetesa duen pertsona baten profila?FREEPIK

Bigarren motako diabetesa duten pertsonen % 46-63k ez du glukosa-mailaren kontrol zorrotzik ( % 6,5etik beherako HbA1c) gaixotasuna diagnostikatu ondorengo lehen 5 urteetan, Lillyk Endokrinologia eta Nutrizioko Espainiako Elkartearen (SEEN) 64. kongresuan aurkeztu duen PRIORITY-T2D ikerketak adierazten duenez.

Gainera, ehuneko handi batek ez ditu pisua galtzeko helburuak lortzen: % 60k baino gehiagok ez du % 5eko edo gehiagoko pisua murrizten, eta % 80k baino gehiagok ez du % 10eko edo gehiagoko galera lortzen, azterlan beraren arabera. Azterlan honen helburua da bigarrem motako diabetesa duten 65 urtetik beherako pertsonen kontrol gluzemikoaren maila (odoleko glukosa-mailak) zehaztea, diagnostikoa egin ondorengo lehen bost urteetan, Espainian ohiko praktika klinikoko baldintzetan. Horretarako, HbA1c hemoglobina glukosilatuaren hiru parametro ezarri ziren (< % 7, < % 6,5 eta < % 5,7), diabetesaren kontrol gluzemikoaren neurria.

Lan honetan, bigarrren motako diabetesa duten 8.973 espainiarren datuak aztertu dira. Gehienak gizonezkoak dira (% 59 gizonak eta % 41 emakumeak), 52,9 urteko batez besteko adinarekin eta HbA1c batez beste % 7,7koa diagnostikoaren unean. Gorputz Masaren Indizearen arabera (GMI, altuera pisuarekin lotzen duen parametroa), aztertutako biztanleriaren % 7,9k soilik zuen pisu normala; % 27,5ek gehiegizko pisua zuen, eta % 64,4k obesitatea zuen diagnostikoaren unean.

Zenbait ikerketa zientifikok diabetesaren detekzio goiztiarrak eta glukosaren kontrol zorrotzak gaixotasunaren hasieratik duten garrantzia babesten dute, epe luzera konplikazioak izateko arriskua murrizteko.