EAJk Arabako eta Bizkaiko hauteskundeak irabaziko lituzke, eta EH Bilduk Gipuzkoakoak
Gipuzkoa Batzar Nagusietan, ordea, irabazlea EH Bildu izango litzateke, botoen %39,6rekin, eta ondoren izango lirateke EAJ (%33,4), PSE-EE (%13,1), PP (%6,1), Elkarrekin Podemos (%2,0), Vox (%1,5) eta Sumar (%1,3). Abstentzioa %40,5ekoa izango litzateke, ondorioztatu dute bertatik
EAJk irabaziko lituzke Arabako eta Bizkaiko batzar nagusietarako hauteskundeak orain egingo balira, eta EH Bildu izango litzateke garailea Gipuzkoako Batzar Nagusietarako bozetan, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak astelehen honetan ezagutarazi duen batzar nagusietarako boto aurreikuspenaren inkestaren arabera.
Ildo beretik, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, maiatzaren 20tik 26ra bitartean egin du inkestarako informazio bilketa, ordenagailuz lagundutako banakako telefonozko elkarrizketen bidez, 18 urte edo gehiagoko biztanleriaren artean. Araban 800 elkarrizketa egin dira, Bizkaian 1.485 eta Gipuzkoan 1.200; beraz, 3.485 pertsona elkarrizketatu dira guztira.
Horrela, Arabako Batzar Nagusiei dagokienez, EAJren boto estimazioa %28,5 izango litzateke, eta EH Bildurena %28,2. Ondoren etorriko lirateke PSE-EE (%15,8), PP (%15,0), Vox (%5,9), Sumar (%2,2) eta Elkarrekin Podemos (%1,7). Abstentzioa %40,8koa izango litzateke.
Horrela, eta ildo horretatik jarraituz, bertatik azpimarratu duten bezala, Bizkaiko Batzar Nagusiei dagokienez, EAJk bozen %39,4 jasoko lituzke, EH Bilduk %29,0, PSE-EEk %14,9, PPk %6,8, Voxek %3,1, Sumarrek %1,9 eta Elkarreki Podemosek %1,7. Abstentzioa %40,7a iritsiko litzateke.
Gipuzkoa Batzar Nagusietan, ordea, irabazlea EH Bildu izango litzateke, botoen %39,6rekin, eta ondoren izango lirateke EAJ (%33,4), PSE-EE (%13,1), PP (%6,1), Elkarrekin Podemos (%2,0), Vox (%1,5) eta Sumar (%1,3). Abstentzioa %40,5ekoa izango litzateke, ondorioztatu dute bertatik.
Temas
Más en Política
-
El PSE advierte al PNV de que su reforma fiscal para Bizkaia amenaza la armonización en Euskadi
-
Podemos pide "luchar" en la calle para rearmar la izquierda: "Avergüenza que en 14 años no haya habido huelga general"
-
Ione Belarra anuncia que encabezará la candidatura de Podemos a la Comunidad de Madrid
-
Así será el gobierno de Mañueco, con 5 caras nuevas: Pollán, Pico y Pino, de Vox, y Sanchidrián y Pardo de PP