Eusko Jaurlaritzak 928.000 euro baino gehiago bideratu ditu Euskadiko mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko
Neurria 2023-2027ko NPBren Ardogintzako Sektoreko Esku-hartzearen barruan kokatzen da, eta Europar Batasunak finantzatzen du
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 928.168,13 euroko laguntzak ematea ebatzi du Euskadiko mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko. Dirulaguntza horiei esker, 105,58 hektareako mahastian jardungo da, eta ardogintzako sektorea modernizatzen, jasangarritasuna hobetzen eta ekoizpeneko zein merkatuko erronka berrietara egokitzen lagunduko dute.
Emandako guztizko zenbatekotik, 527.419,99 euro urteko eragiketetarako dira, eta 400.748,14 euro bi urtetako eragiketetarako. Azken horien barruan sartzen dira, besteak beste, birlandaketa, gaininertaketa, mahastiaren gidaketa-sistemak instalatzea, lurra prestatzea edo praktika jasangarriagoak ezartzea.
Gainera, erabilgarri zeuden funtsen bidez baldintzak betetzen zituzten eragiketa guztiak finantzatu ahal izan dira, aurrekontuaren nahikotasunik ezagatik lehentasun-irizpideak aplikatu ondoren. Onartutako proiektuek familia-ustiategiak zein tamaina handiagoko upategiak hartzen dituzte barne, Euskal Autonomia Erkidegoko ardogintzako sektorearen aniztasuna islatuz.
Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak laguntza horien garrantzi estrategikoa azpimarratu du sektorearen etorkizunerako: “Inbertsio hauek funtsezkoak dira gure mahastizainen lehiakortasuna indartzeko, ekoizpenen kalitatea hobetzeko eta klima-aldaketara egokitutako mahasti jasangarriago baterantz aurrera egiteko. Balioa eta enplegua sortzeko gaitasuna duen ardogintzako sektore moderno baten aldeko apustua egiten dugu landa-ingurunean”.
Barredok nabarmendu du, halaber, mahastien berregituraketa eta birmoldaketak ustiategiak merkatuaren eskaeretara egokitzea, ekoizpen-eraginkortasuna hobetzea eta epe ertain eta luzera bideragarritasun ekonomikoa bermatzea ahalbidetzen duela, bereziki nekazaritza-sektorea eraldatzen ari den testuinguru batean.
Ebazpen honekin, Eusko Jaurlaritzak landa-garapenarekin eta ardogintzako sektorea sendotzearekin duen konpromisoa berresten du.
Temas
Más en Política
-
Fallece Ignacio Gordillo, histórico fiscal de la Audiencia Nacional y referente en la lucha antiterrorista
-
Ábalos recurrirá a la Justicia europea tras recibir con "estupor" su condena de 24 años de cárcel
-
El PSOE insiste en que actuó contra Ábalos desde el primer minuto
-
Pradales y Clavijo piden a Von der Leyen participar en el pacto migratorio europeo