Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro gehiago lortu ditu Moves III programarentzat Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministeriotik.
Ildo horretan, Mikel Jauregi Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak eskerrak eman dizkio Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari, "euskal herritarren eskaerari erantzuteko eta Moves III programaren bidez ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzak eskuratu ahal izateko 50 milioi euro gehiagoko zenbatekoari oniritzia eman diolako".
Jaurlaritzaren arabera, dirutza horri esker, ibilgailua aldatzeko egungo eskaera guztiak erantzungo dira. Une honetan, ia 3.400 eskaera daude ibilgailu elektriko berri bat erosteko laguntzak jasotzeko zain, eta Jaurlaritzak ahalik eta lasterren izapidetuko du aurrekontua handitzea.
Auto elektrikoa edo hibrido entxufagarria erosteko zein puntu elektriko bat instalatzeko laguntzek osatzehn dute mugikortasun jasangarria bultzatzeko diseinatutako Moves III Plana
Gainera, Jaurlaritzako herritarrei gogorarazi die eskaera gehiago egiteko aukera irekita dagoela funtsak edo programa abenduaren 31n amaitu arte.
Auto elektrikoa edo hibrido entxufagarria erosteko zein puntu elektriko bat instalatzeko laguntzek osatzehn dute mugikortasun jasangarria bultzatzeko diseinatutako Moves III Plana.
BESTE GAI BATZUK
Gasteizko Labe Gazte Laborategia gazteen sorkuntzarako guneak 2026ko lehen hiruhilekoko jardueretan izena emateko epea ireki du. Jarduerak urtarrilaren 16tik martxoaren 31ra bitarte egingo dira, eta egitarauak bi tailer, zuzeneko irratsaio bat, horma irudi baten diseinua eta hainbat erakusketa izango ditu.
Horrela, Gasteizko Udaletik jakinarazi duenez, denboraldi berrian ere, 12 eta 30 urte arteko gazteek kulturaz doan gozatzeko, sortzeko, elkartzeko eta parte hartzeko aukera izango dute San Bizente Paulekoaren kaleko 21 zenbakian dagoen udal espazioan.