Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Euskomer Euskal Merkataritza Konfederazioari 56.235 euroko diru laguntza zuzena ematea onartu du, Euskadin elikagaien txikizkako merkataritza indartzera bideratutako proiektu estrategiko bat garatzeko, bereziki harategien eta okindegien gremioena.
Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, proiektuaren helburua da lehia gaitasuna sendotzea, kontsumo ohitura berrietarako egokitzapena bultzatzea eta jarduera tradizional horien belaunaldi erreleboa bermatzea. Merkataritzaren sektorea suspertzeko Merkataritza 2030 estrategiaren barruan kokatzen da ekimena, bereziki eremu kalteberenetan edo ezagutza espezializatua eskatzen duten ezaugarri espezifikoak dituztenetan.
Euskomerri diru laguntza emanez, Jaurlaritzak berretsi egin nahi du du hurbileko merkataritzaren modernizazioarekin, jasangarritasunarekin eta jarraipenarekin duen konpromisoa, elikaduraren funtsezko sektoreak babestuz
Aurreikusitako jardueren artean daude joeren jarraipena, lehiakortasuna hobetzeko plana, gizarte eta enpresa balioen dekalogoa, agerikotasun eta gizarte dinamizazioko ekintzak, eta belaunaldien arteko erreleboa bultzatzea.
Euskomerri diru laguntza emanez, Jaurlaritzak berretsi egin nahi du du hurbileko merkataritzaren modernizazioarekin, jasangarritasunarekin eta jarraipenarekin duen konpromisoa, elikaduraren funtsezko sektoreak babestuz, kontuan izanik Euskadiko auzo eta udalerrien kohesio sozial eta ekonomikoan laguntzen dutela.
BESTE DATU BATZUK
Bestalde, ekonomiaren inguruko beste albiste batzuekin jarraituz, aipatzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia %2,2 haziko dela 2025ean eta %1,9 datorren urtean, eta, azken aurreikuspenekin alderatuta, goranzkoa da berrikuspena. Gainera, 2025erako lanaldi osoko 14.000 enplegu sortuko dira eta langabezia tasa %6,4ra jaitsiko da, Eusko Jaurlaruitzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren aurreikuspenen arabera.
Horrela iragarri du astearte honetan Gasteizen Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak, datozen bi urteetarako aurreikuspen ekonomikoen eguneratzea aurkezteko prentsa agerraldian. Esan duenez, azken datuen arabera, Euskadik "hazkunde sendo eta egonkorra" du, baita Europako ekonomia nagusien ziurgabetasunak eta moteltzeak markatutako nazioarteko testuinguruan ere.