Jaurlaritzak motozikleten gidarientzako doako prestakuntza saioak antolatu ditu
Prestakuntza lau orduko saio bat izango da
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak MotoFormakzioa izeneko prestakuntza programa antolatu du, 125 cc-tik gorako motozikletak gidatzen dituzten pertsonei zuzenduta, haien trebetasunak eta abileziak hobetzeko eta, horrela, bideko ezbeharrak prebenitzeko. Saioak doakoak izango dira, maila guztietara egokituak, eta iraileko eta urriko sei asteburutan egingo dira.
Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, saioetan parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: A2 edo A gidabaimena indarrean izatea, administrazio auzotasuna Euskadiko edozein udalerritan izatea, eta 125 cc-tik gorako zilindrada duen motozikleta izatea, egoera onean eta erabiltzeko legezko baldintza egokietan, ibilgailuaren nahitaezko asegurua eta IAT indarrean dituela.
Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko 2025erako Plan Estrategikoan jasota dagoen Eusko Jaurlaritzaren konpromisoari erantzunez antolatu da programa. Planaren arabera, formakuntzako, prebentzioko eta sentsibilizazioko programak bultzatuko dira kolektibo zaurgarrien istripuak saihesteko.
Zortzi prestakuntza saio antolatu dira, irailaren 13an hasi eta urriaren 5ean bukatuz
Bada, 560 pertsonak parte hartu ahal izango dute MotoFormakzioa motozaleentzako prestakuntzan. Saio teoriko-praktikoak bi modalitatetan eskainiko dira: zirkuitu itxian eta zirkulazioari irekitako bideetan.
ZIRKUITUA
Zirkuitu itxiko saioak Arkautiko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren gidatze pistetan egingo dira, gidatzeko trebetasunak praktikatzeko zirkuitu espezifikoak dituen esparru itxian, alegia. Hasierako klase teoriko baten ondoren, parte hartzaileek oreka, balaztatzea, arintasuna edo geldirik egonda egiten diren maniobrak bezalako arloak entrenatuko dituzte.
Prestakuntza lau orduko saio bat izango da, eta bakoitzean 30 parte hartzaile izango dira. Zortzi prestakuntza saio antolatu dira, irailaren 13an hasi eta urriaren 5ean bukatuz.
Temas
Más en Política
-
Podemos tilda de "trampantojo" la ley del PSOE para abolir la prostitución: "El mismo texto lo votó Ábalos"
-
Bildu ve una presencia “desproporcionada” de la Ertzaintza tras la agresión a la policía en una comisaría
-
Pardo de Vera y el exdirector de Carreteras ante el juez por amaños en obras públicas
-
El Congreso vota este martes el real decreto para reforzar el sistema eléctrico tras el apagón