Jaurlaritzak 50.000 euro emango dizkio Garabide elkarteari eremu frankofonoko hizkuntza komunitateekiko lankidetzarako
Eremu frankofonoko hizkuntza komunitateekin lankidetza sustatzeko helburuarekin
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Garabide Kultur Elkarteari 50.000 euroko diru laguntza zuzena ematea onartu du, eremu frankofonoko hizkuntza komunitateekin lankidetza sustatzeko helburuarekin.
Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, garrantzia ematen dio euskararen ezagutzari eta, horregatik, balioan jarri nahi du beste hizkuntzekin egiten den lankidetza, horri esker euskarak dituen erronkak eta aukerak identifika baitaitezke.
Azken urteetan lankidetza lerroak landu dira batez ere Hego Amerikako komunitateekin, baina oraingoan eremu frankofonokoak diren eta hizkuntza propioa duten komunitateekin sustatu nahi da harremana. Horri lotuta ere dago Etxepare Euskal Institutuak martxan jarritako 'Ça colle au basque' egitasmoa.
Garabide Kultur Elkartea hizkuntza lankidetzarako gobernuz kanpoko erakundea da eta, 2005ean sortu zenetik, hizkuntza lankidetza du lan eremu. Hortaz, kooperazioan eta hizkuntza lankidetzan lanean ari den erakunde bakarra da gaur egun Euskadin. Horregatik guztiagatik, Jaurlaritzak onespena eman dio Garabide Kultur Elkarteari bideratutako diru laguntzari.
BESTE DATU BATZUK
Bestalde, Tuvisa enpresa publikoak bus elektriko adimendunaren gaueko zerbitzu berezia eskainiko du aurten ere Gasteizko Jazz Jaialdirako. Autobus berezi bat aterako da Mendizorrotzeko geltokitik eta BEI B linea egingo du uztailaren 16tik 19ra.
Gasteizko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, gaueko tarifa orokorrak aplikatuko dira eta ordainketa markesinetan bertan egingo da (BEI linean egiten den bezala).
Autobusak 20 minutuan behin ibiliko dira uztailaren 16, 17, 18 eta 19an, eta Mendizorrotzeko irteerak 22:30ean, 22:50ean, 23:10ean, 23:30ean, 23:50ean eta 00:10ean izango dira.
Temas
Más en Política
-
El PNV reclama un nuevo Estatuto con garantías para que "no se pueda dar el no cumplimiento"
-
Pradales pide un nuevo pacto con el Estado con competencia íntegra en justicia para la CAV
-
El hecho diferencial del Autogobierno vasco
-
Pello Alcantarilla denuncia que el coronel de la Guardia Civil Pérez de los Cobos estuvo presente cuando le torturaron